Iraileko eta urriko izen ematea

Bi egun-pasa eta iluntze pasa bat antolatu ditugu LH4-6 bitarteko umeentzat. 

Hasteko, irailaren 30ean Aldenik Alden Fest ekintza ospatuko dugu. Lehendabiziko aldiz aurreko urtean burutu zen ekintza eta izan zuen harrera ona dela eta aurten ere ospatzea erabaki dugu. Goizean, pista jolas bat egingo da, taldeka. Ondoren, hezitzaileek prestatutako bazkariaz gozatuko dugu, eta bazkal ostean modu askeago eta lasaiago batean jolasteko aukera egongo da.

Urrian berriz bi ekintza egingo dira. Bata, Elgoibarko auzo batean, natur gunean gauzatuko den orientazio froga dibertigarri bat izango da. Bestea, Gaba Beltza ospatzeko sortuko den  misterio eta abenturaz betetako Kluedo jolasa.


Aurreko ikasturtean Aldenik Alden programak arrakasta handia izaten zuen eta izen emateak guk aurreikusi baino altuagoak izan ziren. Aurten ez dakigu zein izango den egoera, baina lehendabiziko ekintzetarako plaza kopurua handitu dugu eta ez dugu zozketarik egingo, espero dugu izen emate guztiei erantzuna eman ahal izango diegula. Kopurua gaindituz gero, itxaron zerrenda zabalduko genuke.

Edozein zalantza edo proposamen izanez gero, jarri gurekin harremanetan, asko eskertuko dugu.