ORDAINKETA: Guk plaza duzuen ala ez jakinarazi arte, ez duzue ordainketarik egin behar. Mezuarekin batera bidaliko dizuegu informazioa, eta abenduaren 10era arte izango duzue ordainketa egiteko. ABENDUAREN 9AN JAKINARAZIKO ZAIZUE PLAZA DUZUEN ALA EZ.
Egun horretarako ordainketarik egin ezean, plaza galduko duzue eta itxaron zerrendako hurrengoari egokituko zaio.
Abenduaren 14an, Aldenik Alden programak Bilbon eguna pasatzeko irteera antolatu du abenduaren 14rako. Goizeko 09:00etan hartuko dugu trena, eta modu berean itzuliko gara Elgoibarrera arratsaldeko 17:20ean.
Bilbora iritsitakoan, ibai alderuntz joango gara oinez, eta han hasiko da gure abentura! Traste guztiak aldageletan utzi, neoprenoa jantzi, eta taula erraldoi baten gainean ibiliko gara ibaian gora eta behera jolasak egiten ditugun bitartean. Ekintza amaitu ostean, aldageletara itzuli, dutxa bero bat hartu eta elkarrekin bazkalduko dugu.
*Neoprenoaren gainetik txalekoa jantziko dugun arren, ekintza honetan parte hartzeko DERRIGORREZKOA DA IGERI EGITEN JAKITEA.
Ekintzak baimentzen dituen plazak betetzen badira, zozketa egingo da.