Bizkar eskola PHL

Bizkar eskola PHL: pilates terapeutikoa, hipopresiboak eta ariketa funtzionalak

Bizkarreko osasuna modu globalean hartuta, pazientearen afekzioetara egokitutako ariketa terapeutikoak erakustea da metodo honen helburua. Hainbat teknikaren konbinazioa erabiltzen da, hala nola aktibazio neurmomuskularra, luzamendu aktiboak, erlaxazio miofasziala, ariketa funtzionalak, hipopresiboak eta pilates terapeutikoa. Hori guztia osatzeko, gaur egungo ebidentzia zientifikoan oinarritutako estilo eta bizimodu osasungarri eta ergonomikoko gomendioak ematen zaizkio pazienteari.

Horrela, pazienteak bere kontrol motorra hobetzen ikasten du, eta errekuperazioaren protagonista aktibo bihurtzen da, ariketak eta gomendioak bere ingurune pertsonalean, kirolean edo lanean aplikatzeari esker.