Osteopatia

Osteopatia 3 ardatzetan oinarritzen da: gizakiaren globaltasunean, norbera sendatzeko ahalmenean eta egitura-funtzioaren harremanean.

Osteopatiaren helburua minaren oinarria aurkitzea da, MRParen bitartez. MRPa gorputzak osatzen duen estruktura bakoitzaren mikromugimendu zikliko bat da. Beraz, osteopatak, mugimendu honen bitartez minaren oinarria aurkitu eta oreka ezartzen saiatzen da.

Osteopatiaren erabilpenak:

  • Lesio traumatologikoetarako
  • Bizkarreko minetarako
  • Arnas, digestio edo zirkulazio arazoetarako
  • Haurdunaldiaren prestakuntza eta erditze-ondorenerako
  • Jaioberrien arazoak (kolikoak, jaiotzeko moduak, instrumentuen erabilera...) tratatzeko
  • Arazo ginekologo eta urologikoak tratatzeko