Aurkezpena

Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitate Eskolan egin nituen fisioterapiako ikasketak eta Donostiara itzuli nintzen 2005ean.

Unibertsitatean, osteopatia praktikatzen zuten irakasleekin ikasi nuen eta tratamendu eraginkorragoa eta interesgarriagoa zela ikusi nuen, minaren jatorria bilatzea eta horretan eragitea helburu zuela ikusita. Horregatik, 2011tik 2015etara Sakroko eta garezurreko osteopatia ikasketak burutu nituen UNEDen.

Bitartean, 2011ean, eskuzko drainatze linfatikoa (Leduc metodoa) espezialitatea ikasi nuen.

Azken urte hontan, beste ikastaro batzuk egin ditut, zelularen elikadura aktiboa eta bizkar eskola PHL, izan ere, uste dut garrantzitsua dela informazio gehiago eskuratzea, giza gorputzaren fisiologia hobeto ulertu ahal izateko.


Hasieran, hainbat tokitan aritu nintzen lanean: La Perlako Talasoterapia Zentruan, Quiron Klinikan eta Matia Fundazioan. Ondoren, 2008an, Carmen Lanaren kontsultan hasi nintzen lanean eta baita Katrin Zalduarenean ere. Gaur egun, nere kontsultan aurkituko nauzue lanean.