FOOD FOR THOUGHT:

A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION

El proyecto "FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION" está cofinanciado por el programa Erasmus+ de la Unión Europea. El contenido de esta site es responsabilidad esclusiva de UROLA IKASTOLA BHI y ni la Comisión Europea, ni el Servicio Español para la Internacionalización de la Educación (SEPIE) son responsables del uso que pueda hacerse de la información aquí difundida.

FOOD FOR THOUGHT: A EUROPEAN RECIPE BOOK FOR MIGRANT INCLUSION

Europar Batasuneko Itunaren 2. artikuluaren arabera, hauek dira Europako balio komunak: gizakiaren duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbidezko estatua eta Giza Eskubideen errespetua, gutxiengoak dituzten pertsonen eskubideak barne. Era berean, gure proiektua balio hauetan oinarrituko da eta gainera ondoren azaltzen diren balioak landuko ditu baita ere: enpatia, elkartasuna, zintzotasuna, tolerantzia, osotasuna, duintasuna, ekitatea, ausardia eta konfiantza. Proiektua Europako hainbat lurralde geografikotan kokatutako lau herrialde europarrek gauzatuko dutela ikusita, Europako dimentsio zabala ematen dio eta parte-hartzaileei (ikasleak, irakasleak eta tokiko komunitateak) migratzaileen inklusioa nola tratatzen den Europa mailan eta estatu mailan jakiteko aukera ematen die. "Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion" proiektuan parte hartzen duten lau ikastetxeek etekinak aterako dituzte dagozkien erakundeetan hezkuntza inklusiboagoa sustatzeko.

Gure errezeta liburua bilduz, migratzaileek jasan behar dituzten zailtasunen inguruan kontzientzia hartzen saiatuko gara. Gainera, gure ikasleek hobeto ulertuko dute migratzaileen gaia eta pentsamendu kritikoa sustatuko da, horrela, migratzaile ikaskideen eta beraien familien inklusioa erraztuko da. Proiektua aurrera doan heinean, gure errezeta liburua kultura desberdinetako errezetekin elikatuko da, kulturen arteko ukitu hori lortuz. Errezeta liburuak atal hauetan banatuko da baita ere:

  • "Did you know that ...": Ikasleek migratzaileekin zerikusia duten gai garrantzitsuei buruz ikerketa egin behar dute ( Giza Eskubideak, arrazoiak..)

  • "Creativity and Art corner": Balio desberdinetan oinarrituta beraien sormena garatuko dute.

  • "Glossary Corner": Beste kulturei buruzko ezagutzak lortuko dituzte eta proiektuan parte hartzen duten hizkuntzen oinarrizko esaldi batzuk ikasi eta ekoizteko gai izango dira.

Errezeta liburua Lucidpress erabiliz bilduko da eta horrrela herrialde parte hartzaile guztien informazioa eta errezetak partekatu ahal izango ditugu. Ideia zera da, hiruhilabetero kultur anitzeko menua lortzea. Informazioa trukatuz, ikasitako migrazioari buruzko kontzeptuak eta ikasitako balioak parte-hartzaileak kritikoagoak bihurtuko dituzte eta ondorioz, herritartasun sentimendua, kontzientzia kulturala eta pentsaera irekiagoa garatuko dute.

Gure proiektuak helburu hauek bereizten ditu:

1. Hezkuntza inklusiboagoa sustatzea migratzaileen komunitatearekin loturiko kontzeptu desberdinen inguruan hausnartuz, hobeto ulertu ahal izateko eta etxean bezela senti arazteko.

2. Kulturarteko hezkuntza kontuan hartzea, ikasle etorkinen inklusioa lortzeko ekimenak pentsatuz, gizarte kohesionatuago bat sortzeko asmoarekin.

3. Hezkuntza-maila guztietan balio komunak sustatzea, migratzaileen komunitatearen behar holistikoei arreta jarriz, gizartean eta emozionalki garatu daitezen.


Elkartruketan zehar egiten diren jarduerek ere gure helburuak lortzen lagunduko dute. Irteera gastronomikoez gain, aipatzekoa da tokiko erakunde ofizial batean (udaletxea) egingo den "Mahai-ingurua". Hemen, parte-hartzaileek aukera izango dute migratzaileen inklusioari buruzko eztabaida egiteko eta orain arte bildutako informazioa trukatzeko. Gainera, epe laburreko trukeak "Master Chef" lehiaketa batekin amaituko dira. Bertan, parte-hartzaileek landu dituzten balio desberdinei dagozkien osagai batzuk emango zaizkie; gero, elkarrekin bizitzeko errezeta bat sortu beharko dute, emandako osagai-balioak erabiliz.

Proiektuko parte-hartzaileak:

1.Batxiler 1eko ikasleak.

2. Migratzaileak eta migratzaileak ez diren familiak

3. Proiektuan parte hartzeko interesa izan dezaketen ikastolako beste irakasle batzuk.

4. IKT irakasleak.

5. Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak.

6. Gazte Klubetako edo klub gastronomikoetako kideak.

Ardura deskargua

Proiektu hau Europako Komisioaren laguntzarekin finantzatu da. Site honen ardura egilearena da soilik. Ez Europako Komisioa, ez eta Hezkuntzaren Nazioartekotzarako Espainiako Zerbitzua (SEPIE) ere, ez dira hemen zabaldutako informazioaren erabileraren erantzule.