Tornio (Finlandia)

Finlandia, martxoaren 9tik 15ra


  • Finlandiako abentura martxoaren 9an goizeko 4retan hasi zen. Mikrobusa hartu ondoren Loiuko aeroportura joan ginen 7etako lehenengo hegaldia Madrilerantz hartzeko.

  • Madrilen mugimendu handia zegoen eta egia esan ez genuen gehiegi nabaritu coronavirusaren seinaleak: jendeak ez zaraman ez maskarilarik, ez eskularrurik…. gutxi batzuk besterik ez.

  • Madriletik Helsinkira 4 ordu t’erdiko hegaldia izan genuen eta gero Kemiko aeroportura beste 3 bat ordu. Han zeuden gure zain gure ikasleak hartuko zituzten ikasle eta familiak. Lehenengo aldeketa iritsi bezain pronto somatu genuen: dena zuri-zuri eta hotz handia egiten zuen.

  • Asteartean ikastola bertan egon ginen eta bertako sistema gainetik ezagutzeko aukera izan genuen. Deigarria izan zen guretzat geletan eta pasiloetan zegoen isiltasuna; baita ere harrigarria iruditu zitzaigun bertako ikasleek eskolako jangeletako janaria dohainik zuetela. Ikastetxe guztiak ere publikoak dira.

  • Arratsaldean ikastetxeko zuzendariak, Tornioko alkateak eta Hezkuntzako zinegotziak ongi etorria eman ziguten.

  • Asteazkena egun luzea izan zen , izan ere Laponiara joan ginen eta bertan “Arktikum” zientzia museoa ezagutu genuen; gidak iparraldeko herrialdeen bizimodua, historia eta kultura azaldu zigun. Interesgarria benetan!! Finlandiako migrazioari buruz ere hitzaldi goxo bat entzun genuen.

  • Arratsaldean orein abeltegi batera joan ginen eta bertan aukera izan genuen ikusteko zein garantzitsua den oreina iparraldeko biztanleentzat. Eta gainera, trineoan ibiltzeko aukera izan genuen!!

  • Esan bezela, egun hau “intensoa” bezain aberatsa izan zen. Eta orainekin ordu pare bat pasatu ondoren Rovaniemi-ra joan ginen Santa Klausen etxera eta bertan ume bihurtu ginen berriro ere.

  • Ostegunean, goizean goiz berri txar batekin eman genion egunari hasiera. Tornioko ikastetxe batean 1. coronavirus kasoa izan zitekeen zurrumurruak zabaldu ziren eta ondorioz arratsaldean egin behar genituen jardueretako bat bertan behera geratu zen. “Ice swimming”: izoztutako uretan igeri egitea. A ze pena hartu zuten gure ikasleak!! Goizean, berriz, errezeta liburuari forma emateko aukera bikaina izan genuen eta bertako eskola profesional bat bisitatzeko aukera izan genuen. Benetan liluragarria: eraikineko azpiegiturak, kafetegia, sukalde erraldoia, ikasleek egindako lanak, jatekoak….

  • Ostiralean errezeta liburuarekin jarraitu ondoren “Master Chef” lehiaketa izan genuen eta esan beharra dago oso errezeta goxoak prestatu zituztela eta aurkezpen borobilak egin zituztela baita ere. Aipatu DBHko beste ikastetxe baten egin genuela lehiaketa hau eta bertan gauza batek deitu zuen gure arreta: “Economía del hogar” izeneko gaia lantzen dute: fakturak kudeatzen, etxeko lanak egiten, garbiketa, sukaldaritza, antolaketa….

  • Larunbatean Kemira joan ginen eta Izoztzezko Gaztelua bisita gidatua egin genuen eta itsaso izoztuaren gainean argazki paregabeak atera genituen. A ze hotza egiten zuen!!! Baina bazegoen jarduera bat ikasleek buruan zutena: ur izoztuan bainatzea; eta esan eta izan, bainu azkarra hartu zuten.

  • Gauean afari batekin amaiera eman genion Tornioko egonaldiari.

  • Larunbatean mezuak iristen hasi zitzaizkigun Euskal Herritik, ea ondo geunden, lasai egoteko, animoak ematen… Eta urduri xamar jarri ginen. Gure bidai agentziako agenteak esan zigun garratzitsua zela Madrilera iristea, aeroportua itxi egingo zela eta. Poloniako ikasle eta irakasleak larunbat goizean bueltatu behar izan zuten Varsoviako aireportua itxi baino lehen.

  • Bueltako bidaia Madrilera iritsi arte behar zuen moduan joan zen. Bai konturatu ginen Helsinkiko aireportuan jendeak maskarilak erabiltzen zuela eta giroa aldatuta zegoela. Madrilera tximista eta trumoien artean iritsi ginen. Pozik geunden, gure hegaldia garaiz zetorrela ikusi genuenean. Hala ere, aireportua beste bat ematen zuen: ez zegoen jenderik, zegoena maskarilekin, oso urduri, distantziak mantentzeko esaten ziguten behin eta berriro, denda guztiak itxita zeuden, ez zegoen jateko lekurik...Bapatean hegaldia atzeratu egin zela ikusi genuen pantailan, gero eta atzerapen handiago, inor ez zegoen azalpenak emango zigunik eta azkenean hegaldia bertan behera geratu zela ikusi genuen. Gaueko ordubi t’erdietan heldu ginen hotelera eta egun bat beranduago Azpeitira. Egun batzuk behar izan genituen generaman nekeari buelta emateko eta indarra berreskuratzeko.

  • Esan beharra dago ikasleen jarrera, momentu guztietan paregabea izan dela. Orokorrean esperientzia bikaina, ahaztezina eta aberasgarria zentzu guztietan.