AZKEN BERRIAK últimas noticias

FAMILIAK familias

EGUTEGIA

calendario

AGENDA

JANTOKIA eta AUTOBUSA comedor y autobús

IKASTURTEA 2023-2024

curso 2023-2024

PROIEKTUAK proyectos

HARREMANETAN JARRI

contacto

IRADOKIZUNAK

Buzón de sugerencias

ARGAZKIAK   eta      BIDEOAK       fotos y videos

ESKOLAKO OSPAKIZUNAK celebraciones escolares

ESKOLAKO KANTA

PINTXO LEHIAKETA

Kurtsoari amaiera emateko Pintxo Lehiaketa antolatu dugu. Zelako pintxo gozoak prestatu ditugun!! Nortzuk izango dira irabazleak?

1.zikloa

1.zikloa pintxo lehiaketa

2.zikloa

pintxo lehiaketa 2.zikloa

3.zikloa

3.ziklo pintxo lehiaketa

ESKOLAKO JAIA

Zapatuan eskolako jaia ospatu genuen. Bikain pasa genuen!!

Eskerrik asko guraso, irakasle eta umeei denon artean hain jaia polita egiteagatik! Gora Urkitza!!


ARGAZKIAK


Urkitza Eskola 2023-2024.mp4

Uraren zikloa Elenarekin


TULIPAN TXIKIA



Hh2.mp4

UDABERRIA HH2KO GELAN


HH2.mp4

6.mailakoek jolasak prestatu dituzte 4 eta 5 urtekoekin jolasteko. Primeran pasatu dute!!

3.ZIKLOkoek irratsaioa grabatu dute BIZKAIA IRRATIrako.


Gurutze Gorriak lehen sorospenei buruzko prestakuntza eman die 5.mailako ikasleei, larrialdi egoeretan nola jokatu behar den jakiteko. Oso ikastaro interesgarria guztiontzat!

Gaur 5.mailakoek gure herria apur bat hobeto ezagutu dute, nola egiten da txakolina Bakion? horretarako Zabala txakolindegira joan dira eta hor Iratxeren azalpenak izan dituzte. Jarraian Txakolinaren museoa bisitatu dute. Egun polita gaurkoa!

L.Hko 5.mailako ikasleak nahasketekin esperimentatzen...

L.Hko 6.mailako ikasleek Bertsolaritzan egindako antzerkia.


VID-20240426-WA0027.mp4

3.mailan magnitudeak eta beraien neurri unitateak ikusi ditugu. Ikasitako guztiarekin gelakide guztientzat txokolatea eta esnegaia prestatu dugu.

LIBURU ASTEA amaituta, eskerrak eman nahi dizkiogu familia, ikasle eta irakasleei hain ekintza politak antolatu eta parte hartzeagatik.

Berriro errepikatzeko prest??

ARGAZKIAK

LIBURU ASTEA

Liburu astean murgilduta gaude. Hainbat ekintza prestatu ditugu. Gurasoak ere eskolara hurbildu dira ipuinak kontatzera. Ze ondo!!


4 eta 5 urtekoak gaur Haur Eskolara joan dira kantak abestera.


ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

3.mailakoak arropa diseinatzaile bihurtu dira: haiek haien jantziak diseinatuz gain, josi egin dituzte ere eta amaitzeko desfilea egin dute 1.mailakoen aurrean.

Bikain pasa dute!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

BIZKOTXO LEHIAKETA LH3KO GELETAN

Zelako bizkotxo goxoak egin dituzten 3.mailako ikasleak!


Oporretatik heldu eta 4.mailakoak Baratzera joan dira 3 egun pasatzera. Bikain dabiltza!

Gaur 4 eta 5 urteko umeak zetarrentzako hosto bila joan gara. Hostorik ez dugu aurkitu baina goiz ederra pasa dugu.


SAN JOSE ZOZKETA

Hauek izan dira SAN JOSE zozketaren zenbakiak

1.SARIA: 3551 

3641 (Aurreko zenbakia ez agertzekotan)

2.SARIA: 4508

3226 (Aurreko zenbakia ez agertzekotan)

5464 (Aurreko zenbakia ez agertzekotan)

3.SARIA: 1532

 

Jorge suhiltzailea eskolara hurbildu da azaltzeko sute baten aurrera zelan jokatu behar dugun. Eskerrik asko zure lanagatik!


Ileapandegia martxan! Familien laguntzari esker, egun batetik bestera gure ileapandegia hornitu dugu!! Eskerrik asko!!

MARTXOAK 8 ESKOLAN

LH6.mailakoak Santimamiñe kobazuloetara eta Ekoetxera joan dira. Hemen argazkiak

"HERRIA" proiektua aurrera doa  eta gaur Txakolingunera joan gara. Zenbat gauza ikasi ditugun!


OSAGAI DESBERDINAK NAHASTEN BA DITUGU ZER GERTATZEN DA?


ZUHAITZ EGUNA

Hariak elkartea bultzatuta gaur zuhaitzak landatzera joan gara 5. eta 6.mailakoak. Aurten fruitu arbolak landatu ditugu Nazape plazan eta Uribarri- Goienkalen. Eskerrik asko Txomin zure laguntzagaitik!!


ARATUSTEAK 2024



Hilabete honetan 4 eta 5 urtekoak Zahar Egoitzera joan dira gure nagusiei mozorroak prestatzen laguntzeko. Ze esperientzia aberasgarria guztiontzat, benetan!

Gaur, Patakon pirata laguntza eske etorri zaigu; bere altxorra Urkitza eskolako patioan galdu du. Aurkitzeko, hainbat froga eta bilatze lana egin behar izan ditugu baina azkenean lortu dugu.

Galdetu,galdetu etxeko txikieri zer gertatu den gaur patioan....

Barikuan Agate Deuna eta Kandelario abestera atera ginen herriaren zehar. Zahar egoitzean eta Haur eskolan ere egon ginen.

Eskerrik asko gurekin abestera hurbildu zineten guztioi.

ATE IREKIAK-PUERTAS ABIERTAS

ATE IREKIAK 2024.pdf
Non egin matrikulazioa - Donde hacer la matriculación

Atzo eskola osoa WELCOME TO CALIFORNIA antzerkia ikusteko aukera izan genuen. Asko disfrutatu genuen!


GABONAK 2023

GABONAK 2023.mp4

Gaur hamaiketako osasuntsua izan dugu 1.mailan.



Haur Hezkuntzako 3 urteko gelara lagun berri bat etorri zaigu bisitatzera. Trixie deitzen da eta Olentzeroren laguntzailea da. Ekarri duen gutunean Olentzero eta Mari Domingi eskolara etortzen den egunera arte gurekin egongo dela dio. Gauean gure gelatik aritzen da bihurrikeriak egiten eta goizean beti sorpresaren bat topatzen dugu.


6.mailakoak Lurraskan daude. Bikain pasatzen ari dira eta gaur Gernikara joan dira bonbardeaketari buruzko ibilbidea egiten. Jarraian Juntetxera joango dira. Arratsaldean tailerrak, jolasak eta gauen diskoteka!!

6.mailakoak topera dabiltza hiruhilekoa amaitzeko. Gaztelanian egindako proiektua beste geletan aurkeztu dute eta euskarazko tertulia literarioak egiten oso gustora dabiltza ere.


Zahar Egoitzarekin daukagun lankidetzari berriro ekin diogu. Laster gabonak direnez postal poli-politak prestatu ditugu bertakoek familiekoei bidaltzeko.

EUSKERA EGUNA

euskera eguna 2023.mp4

Laster Gabonak direnez, Izenaduba baserrira joan gara Olentzero, Mari Domingi eta bere lagunak bisitatzera. Izugarri disfrutatu dugu!

AZAROAK 25 Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna 

Eskolan badekogu gure ate morea! Aske bizi!


ate morea.mp4
azaroak 25...mp4
hostorik gabeko zuhaitza.mp4

Gaur 2.ziklokoak Berreginen museora joan dira. Museo ederra, benetan!


1.zikloko umeak Lurraskara heldu dira!!


1.zikloko ZIENTZIA gelan dastamena eta usaimena landu dugu, garratza, mingotsa, goxoa, gazia, umamia...

Ze ondo pasa dugun!

ARGAZKIAK

3.mailako haurrek ASTRONAUTAS proiektua amaitzeko guraso eta familiei aurkezpen polita egin diete.

Aste honetan eskolatik kanpo atera gara udazkenaz disfrutatzera. Beitu zenbat kolore polit ditugun gure inguruan!

5.mailan UNIBERTSO proiektuarekin amaitzeko aurkezpena egin dute guraso eta ikasleen aurrean. Hemen argazki batzuk.

Haur hezkuntzan haurrengan ikasteko jakimnina eta interesa sortzen dituen espazio eta material egokiak ditugu Urkitza eskolan.

FARMER FISH

Erronka erreza eta dibertigarri honetan bioekonomiaren inguruko ezagutzak jasoko dituzte gure ikasleek. Arrainari jaten emanez landareak hazten dira Bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki honetan modu naturalean sortzen diren mantenugaiak aprobetxatuz.

Arrainaren elikadura, uraren tratamendua, garbiketa, tenperatura eta argiztapena egokia mantentzea funtzeskoa izango da sistemaren orekari eusteko.


Ostegunean beroari aurre egiteko errekara joan ginen. Asko gozatu genuen eta berriro bueltatuko gara!

PLANETA proiektua

Ikasturtea hasi eta PLANETA proeiktua martxan dago. 6-mailako ikasleek aste osoan zehar gure naturaz gozatzeko aukera paragabea eukiko dute.

1.eguna Urkitza eskolan. Bikain hasi gara!!


DERIOKO SUHILTZAILEEN PARKERA

Eta orain 2.mailakoen txanda izan da. Begira zein ondo pasa duten!!


1.mailakoak proiektu berrian, ohitura osasuntsuak aztertzen ari gara eta haien artean "naturan lagunekin aritzea" oso ona dela gure ongizate emozionalarako jakin dugu. Horregatik, gaur errekara joan gara eta egia esateko, primeran ibili gara!!

Psikogelako saioa kanpoan egitea askoz aberasgarriago eta dibertigarriagoa da.

BASOA

3.hiruhilabeteko proiektua "BASOA" aurrera doa. Errekera hurbildu dira 4 etA 5 urtekoak eta horko EKOSISTEMAko bizidunak aztertu dituzte: animaliak, landareak, mikrobioak..

SUHILTZAILEAK

4 eta 5 urtekoek ere suhiltzaileen parkera joateko aukera izan dute. Begiratu ze ondo ibili diren!

SUHILTZAILEAK HH.mp4

ESPLORATZAILEAK 4.mailan

Esploratzaile asko egon da historian zehar, beraien aurkikuntzak eragin handia izan dute gure bizitzan, hauek pixka bat kokatzeko munduan zehar ibili gara, klima, fauna eta landaredi desberdinak ikusten....baita ozeano, kontinente eta herri eta hiri desberdin bisitatu ditugu.

Hona hemen 2 bideo.


Esploratzaileak.mp4
VIDEO-2023-04-27-12-43-29.mp4

SUHILTZAILEEN PARKEA

4.mailakoak Arratzuko suhiltzaileen parkera hurbildu dira. Suhiltzaileen lana zein den ezagutu dute, sutearen aurrean aholkuak jaso eta bere lanerako behar dituzten tresnak ere ezagutu dituzte: kamioa, jantziak.. Primeran pasa dute!!

2.hiruhilabetea amaitu egin da ta 2 urtekoek ekintza pilo egin dituzte!

GORPUTZA.mp4

GURE PATIOA ZAINTZEN

Gogoratzen duzue nola aurkitu genuen patioa orain dela hilabete bi? zikin zikina!!

Ba abiapuntu hori izanda proiektu bat egin dugu. Hasteko, astero patioko begirale berri batzuk arduratzen dira denon artean adostu duguna aholkatu eta gogoratzeaz. Eragina du eta gure patioa orain askoz garbiago dago.

Amaiak eta Albertok, C.B. ITURRIAGA NEGUTEGIAK, lore batzuk oparitu dizkigutenez, patioa apaintzea eta polita uztea erabaki dugu. NEGRI MOTOR tailerrekoek emandako gurpilekin lorontzi ederrak margoztu ditugu denon artean eta bertan loreak landatu ditugu. 

Gure gustoko patioa egin dugu batera!!


EUSKAL BALEA

2.mailakoek proiektuari amaiera emateko bideo polit hau grabatu digute.  Aupa zuek!!


EUSKAL BALEA.mp4

Nagusien Egoitzarekin harremanetan jarraitzen dugu eta oraingoan pareta batean horma-irudi handi bat egingo dugu. Haien bizitzen zertzeladak islatuko dira hor. Beraikin hitz egin ondoren, une eta leku politak eta esanguratsuenak marraztuko ditugu egunero ondoan izan ditzaten.

2. MAILAKOAK BARATZEN

Gaur 2.mailakoak Baratzera joan dira 3 egun pasatzera. Bikain pasatzen ari dira eta inguru ederraz disfrutatzeaz gain, elkarbizitzarako balioak sustatzeko ekintza ezin hobea da hau. 


Atzo egun polita pasa genuen Bilbon. Itsas museoa bisitatu genuen eta gero Kasilda parkean bazkaldu eta jolastu genuen.


"LEHEN GIZAKIAK"

Lehen mailakok hiruhilabete honetan"LEHEN GIZAKIA"ren proiektua aurrera eraman dugu.

Informazioa jaso eta horma-irudian txertatu..

Antzerkitxo bat prestatu eta grabatu...

LEHEN GIZAKIAK

Eta proiektuari amaiera emateko Santimamiñe kobazuloa bisitatu dugu.

Bertako zuhaitzen azken landaketa Urkitzako ikasleek egin dute. Eskerrik asko Txomin eta Haria elkarteari!!

PROIEKTUA 4.MAILAN "zirkuitoa"

4.mailan mugimendua nola sartzen den aztertu dugu, horretarako kotxe bat eraiki dugu, berarekin ikerketa desberdinak eginez ondorioztatu dugu nola lortu dezakegun distantzia luzeagoa eta abiadura handiagoa. Geroago kaleko eta bideen seinaleen esanahia ikasi dugu eta ikasitako guzti hori maketa batean isladatu dugu.

VID-20230209-WA0011.mp4
IMG_2632.MOV
IMG_2634.MOV
VID-20230209-WA0013.mp4

Orain txikitxuen txanda heldu da. Laster inauteriak direnez, gure nagusiei mozorroak prestatzen laguntzera hurbildu gara.  Oso gustora egon gara!

Eskerrik asko!

Gaur jolastordua eta gero, gure patioa haserre topa dugu. Zer pasa da? Zer egin beharko dugu patioan jolastu ahal izateko?

4 eta 5 urtekoek 1.hiruhilabetean landu duten proiektua!!

Sartu eta ikusi!! 

5.mailako ikasleek hurrengo bideoan oso argi azaldu digute zer ikasi duten 1.hiruhilabetean. Lan bikaina!!

5.MAILAKO 1.PROIEKTUA.mp4

ELKARRENGANDIK IKASTEN DUGU

Aste honetan Zahar Egoitzarekin geneukan lankidetzari berriro ekin diogu. Laster gabonak direnez, 1.zikloko ikasleak hara hurbilduko dira  eta batera Gabonetako apaingarriak egiten egongo dira. Datorren asteetan beste ikasleen txanda izango da. Oso momentu politak eta hunkigarriak dira!

         1.mailako argazkiak          2.mailako argazkiak

KIZOA-Movie-Maker-zno5ynax.mp4
AZAROAK 25.mp4

Atzo antzerkia ingelesez izan genuen eskolan. Haur hezkuntzatik 6.maila arte antzerki honetaz disfrutatzeko aukera izan genuen.

Primeran pasa dugu!!

3.zikloa Acrosport lantzen Heziketa Fisikoko klaseetan.

Asteazkenean, urriak 19, 4.mailako ikasleak DOREMIKA kontzertu didaktikoa ikustera Bilbora joan ziren. Asko disfrutatu zuten haien musika eta ikuskizuna ikusten. Ume batzuk ere taulan gainean igotzeko aukera izan zuten.

VID-20221021-WA0022.mp4

Proiektuak martxan ditugu eskolan! 1. mailan DINOSAURIOK, 2.mailan UNIBERTSOA eta haur hezkuntzan UDAZKENEKO GURE PRODUKTUAK.


 1.ziklokoak errekera joan gara gure proiektua eta tailerretarako harrien bila eta bide batez jolasten aritu gara. Oso ondo pasa dugu!!

Gure txikitxuak apurka apurka eskolaz disfrutatzen hasi dira.


2022ko IRAILAN 2 URTEKOAK PSIKOGELAN (1).mp4
2022ko IRAILAN 2 URTEKOAK GELAN (1).mp4

6.mailan gure hezkuntzako proiektuarekin lotuta, "GURE PLANETA" proiektua garatu dute aste osoan zehar. Ekintza desberdinak burutu dituzte eta holan gure ingurua askoz hobeto ezagutu dute, pertsona kritiko eta arduratsuago lortzeko asmoz.

Lurzoruaren erabilera aztertu, basoa mistoa eta haltzaldia identifikatu, sendabelar desberdinak ezagutu, landaketa motak ezagutu, nekazari-ustiapen mota ezberdinak identifikatzea eta txakolinaren produkzioa ikusi eta ulertu, nekazaritzan ekoiztutako elikagaien merkaturatzea ezagutzeko bidea zabaldu, giza eraginen ondorioak kostaldean...

Claudia Maldonadorekin,(Bakioko udalak kontratatutako mendi-ingeniaria, basoak eta birlandaketa kudeatzeko) birlandaketa zertan oinarritzen den azaldu zuen eta jarraian gure patioko zuhaitzak aztertu zituzten.

Gure inguruaz gozatzen asko ikasi dugu ere!


Gaur haltzaldia ezagutzen joan gara eta bertako errekan ibili gara hango animaliak harrapatzen eta identifikatzen. Ondoren askatu ditugu. Horrek lagundu digu bertako uraren kalitatea ona dela egiaztatzeko. Eguerdian eskolara bueltatu ta ikusi ta ikasi dugunari buruz berba egin dugu, aurretik lortu nahi genituen helburuak bete ditugun konprobatu eta hormairudian txertatu ditugu. Goiz zoragarri bat pasa dugu. Zein polita aurrera eramaten ari garen proiektua...

Gaur Bakioko baso batera joan gara eta bertako zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak aztertu ditugu, bere formak eta koloreak begiratuz bereizten ikasteko. Bertan zeuden animaliak hartu eta lupaz ikusteko aukera izan dugu ere. Gauza asko ikasi eta primeran aritu gara. Bihar errekara...

VID-20240426-WA0027.mp4