HARRIEN JOLASA hartutako harri guztiak bildu ditugu.
HAMAIKA KOLORETAKO ESKOLA
HAMAIKA KOLORETAKO MUNDUA!!
BATZEN GAITUEN HESIA DA
Eskolako sarrera apaintzen hasi gara. "BATZEN GAITUEN HESIA" entzun eta gela bakoitza lanean hasi da. Batzuk egiten ari diren proiektuari buruz margoztu dute, beste batzuk Bakio herria hartu dute gogoan, beste batzuk "elkartasuna" hitzarekin lotu dute... baina oraindik ez dago amaituta...orain gurasoen txanda da ! Zer irudikatuko dute??
“INSPIRA STEAM " proiektuari amaiera eman diogu. Zientzia, ikerketa eta teknologia arloan aritu dira 6.mailako ikasleak eta horien inguruan interesa eta jakinmina sortu zaie.
Eskerrik asko Esther, Nagore eta Amaia zuen borandatezko lanagatik. Asko ikasi dugu danok!!
Gaur, Antton Irusta, gure eskolan egon da. "Munduari itzulia 18 ipunetan" liburua landuta euki dugu eta berarekin konpartitzeko gure galderak eta zalantzak unea izan dugu. Oso ondo pasa dugu bere istoriotxoak entzuten.
Eskerrik asko Antton!!
ZEINU HIZKUNTZA 4.MAILAN
Nire izena.....da eta Bakion bizi naiz. Nire izena zeinu hizkuntzan honela da....
zeinuen hizkuntza 4.maila.mp4
Gaur, 4.mailan zorte handia izan dugu. Ana Urrutia gelara etorri zaigu eta gure klimari buruz berba egin digu. Eskerrik asko Ana, asko ikasi duguta! Beste egun batean etorri berriro.