Lehenengo mailakoek dinosauroen proiektuari amaiera emateko bideo bat prestatu dugu. Sorpresaz betetako bideoa!
Espero dugu zuen gustokoa izatea, lan pila egin dugu eta asko disfrutatu dugu.
DINOSAUROAK URKITZA ESKOLAN (1).mp4
Gaur 1.mailakoak liburutegira joan gara eta gabonetako liburuak irakurtzen asko gozatu dugu.
Urtarrilean berriro bueltatuko gara!
2.mailakoak gara eta azken hilabetean gela marinelaz eta piratez bete zaigu. Oso gauza interesgarriak kontatu dizkigute beraien bizimoduari buruz. Agian, gu ere handitan...
Gaur 1. eta 2.mailako ikasleak Bizilore ezagutzera joan gara. Haziak batu eta garbitu ditugu eta eskolara eraman ditugu neguan zehar ondo gordeteko. Udaberrian landako ditugu eta lore edo landare berriak zainduko ditugu.
3 urteko gelan, udazkenaren gaia lantzen ari gara eta hainbat artelan egin ditugu. Lehenengoa, udazkeneko barazkiak, frutak eta hostoak batu ondoren, eskolako pasabidea apaindu dugu.
Zelako polita gelditu dan udazkeneko txokoa!!
Ondoren Arcimboldo marrazkilariaren lana jarraituz, gure koadro zoragarriak sortu ditugu.
6.mailako ikasleak URDAIBAI zentroan egon dira egun batzuk pasatzen. Biodibertsitatea gaia lantzeko aukera izan dute paisaia paragabe horretan. Asko ikasi eta disfrutatu egin dute ere.
Zergatik egun hau? Dominikar Errepublikan 1960ko azaroaren 25ean, Trujillo diktadoreak, Mirabal ahizpak (Minerva, Patria eta María Teresa) hiltzeko agindua eman zuen bere erregimenaren kontra borrakatzeagatik. Horrela, egun honetan, Mirabal ahizpei omenaldia egiten zaie.
1981ean, Bogotan (Kolonbia) Hego Ameriketako eta Karibeko Feministen Topaketan, onartu zen Dominikar Errepublikako batzordeak egindako proposamena emakumeen kontrako indarkeriaren eguna ofiziala azaroak 25a izatea.
HEZI DITZAGUN UMEAK BERDINTASUNEAN ETA TOLERANTZIAZ!
EZ BETI DA EZ!!
Ekintza desberdinak egin ditugu haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan egun hau desagertzea nahi dugulako. Bakioko Sare Feministak ekimenean ere parte hartu dugu.
EUSKARA EGUNA ospatu dugu eskolan eta horregatik MAHATSURKIren bisita izan dugu!! ze pozik jarri dira gure txikiak!
3.zikloan zorte handia izan dugu ere eta Jone Larrinaga eta Izaro Bilbao bertsolariak gure klassetara etorri dira: asko disfrutatu dugu haiekin. Eskerrik asko!!
Gainera beste ekintza batzuk izan ditugu: zientzia tailerrak, leloak asmatu eta eguna amaitzeko danok batera abestu dugu aterpean.
2.mailan zeinu hizkuntzaz eta ingeleraz familiari buruzko abesti bat landu dugu.
zeinu hizkuntza.mp4
Azkenean heldu zaigu Santimamiñera joateko eguna!!
Gure proiektuaren amaiera ezin hobea izan da. Primeran pasa dugu eta gauza berriak ikasi dugu ere. Hala ere, ondo prestatuta joan gara eta gauza asko begenekien.
Ostiralean, urrian BIZILOREk emandako haziak erein ditugu. Ondo zainduko ditugu eta ea holan lorategi polit bat sortzen dugun. Horretarako BIZILOREko lagunak eskolara etorri zaizkigu.
Lehen sorospenak nola egiten diren ikasteak duen garrantziaz jabetu daitezen ahalegindu da Gurutze Gorria pasa den astean eskolan. 5.mailako ikasleek parte hartu dute. Asko ikasi dugu!!
Atzo, kurtso amaierako txangoa egin genuen. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Zugaztietara joan ginen. Eguraldia lagundu zigun eta egun zoragarria pasa genuen. Hurrengo urtean berriro!!!