GURASOAK ESKOLAN

HH 4 eta 5 urtekoek ARTEA proiektuaren barruan hainbat ekintza egin dituzte. Eskertzekoak dira azaltzera etorri diren gurasoen eta lagunen ezagupenak: Anartz Ormaza, arkitekto eta dantzaria, Mikel, Itsas- Alde dantza taldekoa, Bego Patchwork-aren artista, Janire Calleja, Arte Ederretako irakaslea eta margolaria, Maider eta Ales musikariak...


ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!

5.mailan "OJOS QUE NO VEN CORAZÓN QUE NO SIENTE" proiektuarekin gaudenez, Carla, Nerearen ama gonbidatu dugu eskolara. Carla Perukoa da eta gauza interesgarri asko kontatu dizkigu bere herrialdeari buruz. Asko ikasi dugu.

ESKERRIK ASKO!



Anerren ama eskolara etorri zaigu. Espazioaren gainean gauza pilo kontatu dizkigu eta asko ikasi dugu.

Eskerrik asko Nagore!!!

2017-2018 ikasturtean lanbideak landu ditugu eta horretarako zuen laguntza eskatu dizuegu. Esan beharra daukagu harrituta geratu garela izandako arrakastarekin eta horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztiori, zuen lanbideen argazkiak eta azalpenak emateagatik eta eskolara etorri zareten guztiori tartetxo bat atera duzuelako zuen egunerokoaren nondik norakoak guri azaltzeko.

Asko ikasi dugu!!!


El curso 2017-18 hemos trabajado las profesiones y para ello os hemos pedido ayuda, tenemos que deciros que ha sido una gran sorpresa el comprobar el éxito que ha tenido la convocatoria. Gracias a tod@s por mandarnos fotografías y explicaciones de vuestras profesiones y también gracias, a tod@s l@s que habéis sacado un momento para venir a contarnos los pormenores de vuestros oficios.


Hemos aprendido muchísimo!!!


Beste familia bat ere etorri zen gure gelara. Oraingoan Enekoren aita etorri zen. Bera eta Enekoren artean beraien familiako hainbat argazki eta Enekori txikitan lo egitea non gustatzen zitzaion erakutsi ziguten. Oso interesgarria izan zen!!


2018

Ostiralean Enekoren amama eta aitite etorri ziren bisitan. Oso ondo pasatu genuen!! Non jaio ziren kontatu ziguten. Beraiekin ikusi makusika jolasten ibili ginen eta Enekori asko gustatzen zaion abesti bat abestu ziguten.