"BASOA" PROIEKTUA

2.mailakoek BASOA proiektuari hasiera eman diogu. Bakioko eleizaraino igo eta bertatik Bakioko paisaia ikusi eta Bakion basoa dagoen edo ez egiaztatzeko; oso esperientzia interesgarria izan da ....bihar gehiago!

Bakioko baso batera joan gara eta bertako zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak aztertu ditugu, bere formak eta koloreak begiratuz bereizten ikasteko. Bertan zeuden animaliak hartu eta lupaz ikusteko aukera izan dugu ere. Gauza asko ikasi eta primeran aritu gara. Bihar errekara...

Haltzaldia ezagutzen joan gara eta bertako errekan ibili gara hango animaliak harrapatzen eta identifikatzen. Ondoren askatu ditugu. Horrek lagundu digu bertako uraren kalitatea ona dela egiaztatzeko. Eguerdian eskolara bueltatu ta ikusi ta ikasi dugunari buruz berba egin dugu, aurretik lortu nahi genituen helburuak bete ditugun konprobatu eta hormairudian txertatu ditugu. Goiz zoragarri bat pasa dugu. Zein polita aurrera eramaten ari garen proiektua...