Gogoratzen al duzue Pentagrama Enea ipuina? Eta ipuinaren pertsonaiak? Eta pertsonaien abestiak? Ariketa honetan, horiek guztiak gogoratzeko aukera izango duzue, baita gurutzegrama bat egiteko aukera ere.
Atal honetan, webgune interesgarri batzuk utzi dizkizuet ikusgai: Doremi Musika Bizi eta Musicaeduca, besteak beste. Zuek nahi duzuenean musikarekin jolas dezazuen eta musikaz goza dezazuen.
Zer ote da marraz-grama bat? Bada, musikaren erritmoa jarraituz marrazki bat osatzea. Kasu honetan, Uso zuria eta Maitetxo itsasoan dago abestiak aukeratu ditut gure marraz-gramak sortzeko. Beraz, erabil ezazue zuen irudimena eta arkatza hartu baino lehen, bideoa behin edo birritan ikustea gomendatzen dizuet.
Hona hemen Hansel eta Gretel erritmograma. Ikus ezazue bideoa eta saia zaitezte musikaren erritmoa jarraitzen. Lehenengoan ez bada ondo ateratzen, ez da ezer gertatzen! Hurrengoan hobeto aterako da eta! Gogoratu eskuen irudiak asko lagunduko dizuela.
Neska alemaniar hauei niri beste gustatzen zaie musika eta esku-jolasak. Bideo honetan, Bim-bam esku-jolasa erakutsi nahi digute. Ni saiatu naiz haiek bezain ondo egiten eta zuek?
Jarraian, hainbat soinu entzungo dituzue. Asma ezazue bakoitza zein musika tresna den eta idatz ezazue paper batean. Laguntza txiki bat emango dizuet: guztiak perkusiozko musika tresnak dira. 3, 2, 1... sakatu play!