Zer moduz daramazue Ene Kantak taldearen "Eskerrik asko" abestia? Dagoeneko letra ikasita? Eta saiatu al zarete dantza egiten? Lasai, hemen utziko dizuet, pausorik pauso, pixkanaka-pixkanaka dantza osoa ikasten joan zaitezten.
Hemen daukazue "Udaberrian kantuz" abestiaren dantza. Animatzen bazarete, bideo txiki bat graba dezakezue nik ere zeinen ondo egiten duzuen ikus dezadan.
Hemen daukazue "Simamaka" abestia eta dantza. Ea gogoratzen duzuen, eta bestela, bideoa behin eta berriro ikusi eta pausoak imitatzen saiatu. 3, 2, 1...
Entzun ezazue Marmoka abestia eta dantza ezazue Pirritx eta Porrotxekin batera!
Badakit izugarri gustatzen zaizuela Just Dance! Horregatik, hemen behean gelan gehien eskatu dizkidazuen dantzak utzi dizkizuet zuek nahi duzuenena dantza ditzazuen.