Matematika

ekainak 8 - ekainak 12

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera guztiak bukatu. Lan guztiak bukatu badituzu, "Arena" moduan sartu lagunekin jolasteko.

Zorionak, ikasturteko lan guztiak bukatu dituzu!!!

ekainak 1 - ekainak 5

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.

MAIATZAK 25 - MAIATZAK 29

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berririk ez dugu gehitu. Orain artekoak bukatzeaz arduratu.

MAIATZAK 18 - MAIATZAK 22

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.

MAIATZAK 11 - MAIATZAK 15

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.

Gogoratu aurreko asteko jarduera guztiak bukatu behar direla jarduera berriekin jarraitu baino lehen.

MAIATZAK 4 - MAIATZAK 8

PROBLEMAK

Matematikako koadernoa ikastolan duzunez, hemendik aurrera orri txuri batzuk beharko dituzu problemak bertan egiteko.

Urrats hauek jarraitu:

  • Problema kopiatu txukun-txukun.

  • Datuak eta galdera azpimarratu.

  • Problema ebazteko, betiko modua erabili:

      • Datuak

      • Planteamendua

      • Eragiketak

      • Erantzuna(k)

11. PROBLEMA

Asmatu zuk problema bat, planteamendu honekin:

5+5+5 = 3 x 5 = 15


12. PROBLEMA

Nire poltsikoan 2,50 euro neuzkan. Osabak 3 euro eman dizkit eta izebak 2,50 euro. Zenbat diru daukat orain?


13. PROBLEMA

Nire aitonak 86 urte ditu eta nire amonak aitonak baino 7 urte gutxiago.

Zenbat urte ditu nire amonak?


14. PROBLEMA

Baserritarrak bere oilategitik 345 arrautza ekarri ditu azokan saltzeko.

Karmeni 48 arrautza saldu dizkio eta Petrari beste 52 arrautza. Zenbat arrautza gelditu zaio saldu gabe?


15. PROBLEMA

Inurritegi batean 2.491 inurri bizi ziren. Hartz-inurrijalea etorri eta

986 inurri jan zituen. Zenbat inurri gelditu ziren bizirik?


16. PROBLEMA

Kaxa batean 447 sagar eta 679 platano zeuden. 56 sagar eta 19 platano jan baditugu, zenbat gelditu dira kaxan?


17. PROBLEMA

Zenbat lagun sartuko dira jolas-parkean 7 egunean, egun bakoitzean 847 lagun sartzen badira?


18. PROBLEMA

Fruta ontzi batean 115 hur eta 86 intxaur daude. 45 fruitu jaten baditugu, zenbat fruitu geratuko dira?


19. PROBLEMA

Zooan 2.245 lagun zeuden. Lehenik, 243 irten ziren eta ondoren, beste 138. Zenbat lagun gelditu ziren zooan?


20. PROBLEMA

Liburutegi batean 8 apalategi daude eta apalategi bakoitzean 106 liburu. Zenbat liburu daude liburutegian?

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berririk ez dugu gehitu. Orain artekoak bukatzeaz arduratu.

apirilak 27 - Apirilak 30

PROBLEMAK

Matematikako koadernoa ikastolan duzunez, hemendik aurrera orri txuri batzuk beharko dituzu problemak bertan egiteko.

Urrats hauek jarraitu:

  • Problema kopiatu txukun-txukun.

  • Datuak eta galdera azpimarratu.

  • Problema ebazteko, betiko modua erabili:

      • Datuak

      • Planteamendua

      • Eragiketak

      • Erantzuna(k)

1. PROBLEMA

Kanika poltsa batean 21 kanika daude. Zenbat kanika dauzka Anderrek 8 poltsa lortu baditu?


2. PROBLEMA

Kutxa batean 24 magdalena daude. Zenbat magdalena dauzka Maiderrek 2 kutxa erosi baditu?


3. PROBLEMA

Zenbat arrautza daude dozenako 4 kutxatan?


4. PROBLEMA

Parke batean 132 farola daude. Farola bakoitzak 3 bonbila ditu. Zenbat bonbila daude parkean?


5. PROBLEMA

Asierrek 29 euro dauzka eta 80 euro balio duen ordenagailu joko bat erosi nahi du. Zenbat euro falta zaizkio?


6. PROBLEMA

CD batean 21 abesti daude. Zenbat abesti egongo dira horrelako 7 CD-tan?


7. PROBLEMA

Zenbat gurpil dituzte 312 autok?


8. PROBLEMA

Parkean 236 neska-mutil zeuden jolasean. 145 joan egin dira eta 97 etorri dira. Orain zenbat neska-mutil daude parkean jolasean?


9. PROBLEMA

Sendagile batek 26 gaixo ikusten ditu egunean. Zenbat gaixo ikusiko ditu 5 egunetan?


10. PROBLEMA

Kaxa batean 27 marrubi sartzen dira. Amak 3 kaxa erosi baditu, zenbat marrubi ekarri ditu?

MATIFIC

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.

apirilak 20 - Apirilak 24

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.

Martxoak 30 - Apirilak 3

  • Matifikeko jarduera berriak gehitu dira, eskolako lanak atalean.
    -----------------------------------------------------------------

  • Se han añadido nuevas actividades al apartado de eskolako lanak.