Ingurune

EKAINAK 8 - EKAINAK 12

FAMILIAKOEN LANBIDEAK

Inkesta Aita.pdf

AITAREN LANBIDEA

Fitxa hau zure koadernoan kopiatu eta bete ezazu. Ahozko azalpen bat ere prestatu zure gelakideen aurrean egiteko. Gogoratu aurkezpena ensaiatzeaz gurasoen aurrean, gelakideen aurrean egin baino lehen.

Inkesta Ama.pdf

AMAREN LANBIDEA

Fitxa hau zure koadernoan kopiatu eta bete ezazu. Ahozko azalpen bat ere prestatu zure gelakideen aurrean egiteko. Gogoratu aurkezpena ensaiatzeaz gurasoen aurrean, gelakideen aurrean egin baino lehen.

Nire Familiakoen Lanbideak.pdf

NIRE FAMILIAKOEN LANBIDEAK

Taula hau imprimatu edo kopiatu zure koadernoan eta bete ezazu zure familiako kideei galdetuz.

Etxean egin beharreko lanak.pdf

ETXEKO LANEN BANAKETA

Idatzi laburpentxo bat adieraziz etxean bakoitzak egiten dituen lanak.

Hezkidetza Lanbideak.pdf

GURE GUSTUKO LANBIDEAK

Neska izan edo mutila izan, edozein lanbide aukeratu dezakegu, gure gustukoa bada. Begiratu iruditxo hauek eta hausnartu.

UDAL ZERBITZUAK

Udal zerbitzuak - Kaleak.pdf

KALEAK

Testua irakurri ondoren, idatzi koadernoan zer lan egiten dituzten udal zerbitzuek gure kaleak garbi mantentzeko.

Udal zerbitzuak - Zabor Bilketa.pdf

ZABOR BILKETA

Irakurri testu hau.

Irun Hondakinak.pdf

HONDAKINAK

Ikusi aurkezpen hau.

Zer eta Non.pdf

HONDAKINAK ZER ETA NON

Lotu hondakin bakoitza dagokion edukiontziarekin. Ezin baduzu inprimatu, koadernoan kopiatu eta osatu.

Udal zerbitzuak - Ur Zerbitzua.pdf

UR ZERBITZUA

Idatzi koadernoan 5 ideia adieraziz zer egin dezakegun ura aurrezteko.

(Gogoratu uraren gaian ikasitakoa)

Udal zerbitzuak - Garraioa.pdf

GARRAIOA

Zer dakizu Irunen dagoen garraio publikoari buruz?

Galdetu gurasoei zein den zuk hartu behar duzun autobusa Irungo erdialdera joateko.

Udal zerbitzuak - Osasuna eta zaintza.pdf

OSASUNA ETA ZAINTZA

Galdetu gurasoei anbulategi eta ospitalearen arteko desberdintasuna.

Noiz joan behar dugu batera edo bestera?

Idatzi koadernoan desberdintasunak.

Udal zerbitzuak - Parke eta lorategiak.pdf

PARKE ETA LORATEGIAK

Egin ezazu Irunen ezagutzen dituzun parke eta lorategi guztien zerrenda. Ondoren, marraztu gehien gustatzen zaizuna.

Udal zerbitzuak - Kirola.pdf

KIROLA

Galdetu Irunen dauden kirol zerbitzuen berri eta osatu taula hau zure koadernoan.

Udal zerbitzuak - Kultura.pdf

KULTURA

Irakurri testu hau eta egin San Martzial jaiari buruzko marrazki polit bat.

Zorionak, ikasturteko lan guztiak bukatu dituzu!!!

EKAINAK 1 - EKAINAK 5

produktuak lortzeko prozesuak

Hainbat produktu ekoizteko, lanbide desberdinek hartzen dute parte. Hona hemen adibide batzuk:

Arrainaren prozesua.pdf

ARRAINAREN PROZESUA

Irakurri testu hau eta koadernoko orrialde batean hiru lanbideak marraztu ordenean eta bakoitzari esaldi bat idatzi.

Ogiaren prozesua.pdf

OGIAREN PROZESUA

Irakurri testu hau eta koadernoko orrialde batean hiru lanbideak marraztu ordenean eta bakoitzari esaldi bat idatzi.

Egurraren prozesua.pdf

EGURRAREN PROZESUA

Irakurri testu hau eta koadernoko orrialde batean hiru lanbideak marraztu ordenean eta bakoitzari esaldi bat idatzi.

Auto baten prozesua.pdf

AUTO BATEN PROZESUA

Irakurri testu hau eta koadernoko orrialde batean hiru lanbideak marraztu ordenean eta bakoitzari esaldi bat idatzi.

maiatzak 25 - maiatzak 29

HIRUGARREN SEKTOREKO LANAK.pdf

HIRUGARREN SEKTOREA

Irakurri arretaz testu hau eta azaldu zure gurasoei.

HIRUGARREN SEKTOREKO LANBIDEAK

Ikasi buruz definizio hau:

Definizioa:
Pertsonei zerbitzuak eskaintzen dizkieten lanak dira.

HIRUGARREN SEKTOREKO TAULA

Aukeratu hirugarren sektoreko 5 lanbide eta koadernoan osatu taula bat, lanbidearen izena idatziz eta marrazki bat eginez.

Suhiltzaileak.mp4

SUHILTZAILEEN BIDEOA

Ikusi arretaz bideo hau.

Lanbidea: suhiltzailea

Sektorea: hirugarren sektorea.

LANBIDEEN TAULA

Prestatu ondoko taula hau zure koadernoan.

  • sendagilea

  • arrantzalea

  • baserritarra

  • mekanikaria

  • suhiltzailea

  • meatzaria

  • irakaslea

  • udaltzaina

  • arotza

  • etxegilea

  • txoferra

  • etxezaina

LANBIDEEN SAILKAPENA

Sailkatu lanbide hauek eta jar itzazu aurreko jarduereko taulan.

LANA ESKEMA.pdf

SEKTOREEN ESKEMA

Kopiatu eskema hau zure koadernoan eta bete ezazu. Zaila egiten baldin bazaizu eskema kopiatzea, eskatu laguntza gurasoei.

LANBIDEAK ETA SEKTOREAK BIDEOA

Ikusi arretaz bideo hau eta azaldu gurasoei.

Galderak 1.pdf

ERREPASO GALDERAK 1

Kopiatu galdera hauek zure koadernoan eta erantzun galderak.

Galderak 2.pdf

ERREPASO GALDERAK 2

Kopiatu galdera hauek zure koadernoan eta erantzun galderak.

Galderak 3.pdf

ERREPASO GALDERAK 3

Kopiatu galdera hauek zure koadernoan eta erantzun galderak.

maiatzak 18 - maiatzak 22

6. Gaia: Lanbideak

eta udal zerbitzuak

6. GAIARI HASIERA EMAN

Horretarako bideo hau arretaz ikusi eta koadernoan azala prestatu.

6. GAIA: "LANBIDEAK ETA
UDAL ZERBITZUAK"

lanbideak eta sektoreak

Lanbide guztiek sektore desberdinetan parte hartzen duten. Hona hemen lanbide desberdinak eta horiek sektore desberdinetan duten eragina:

Lanbidea.pdf

LANBIDEAK

Hemen ezkerrean lanbide desberdinen irudi batzuk dituzu. Egin ezazu koadernoan zerrenda bat ezagutzen dituzun lanbide guztiekin:

LANBIDEAK:

  • Nekazaria

  • Medikua

  • ...

Lanbidea 2.pdf

SEKTOREAK

Testua irakurri eta koadernoan kopiatu.

LEHEN SEKTOREA.pdf

LEHEN SEKTOREA

Irakurri arretaz testu hau eta azaldu zure gurasoei.

LEHEN SEKTOREA IRUDIAK2.pdf

LEHEN SEKTOREKO LANBIDEAK

Ikasi buruz definizio hau:

Definizioa:
Lehengaiak edo produktuak naturatik zuzenean eskuratzen dituzten lanbideak dira.

LEHEN SEKTOREKO TAULA

Koadernoan osatu taula hau, atal bakoitzean lehen sektoreko lanbide baten izena idatziz eta marrazki bat eginez.

Arrantzale bideoa.mp4

ANTXOAREN ARRANTZA

Ikusi arretaz bideo hau.

Lehengaia: arraina.

Lanbidea: arrantzalea.

Sektorea: lehen sektorea.

Bigarren sektoreko lanak.pdf

BIGARREN SEKTOREA

Irakurri arretaz testu hau eta azaldu zure gurasoei.

BIGARREN SEKTOREKO LANBIDEAK

Ikasi buruz definizio hau:

Definizioa:
Lehen sektoreko produktuak eraldatu eta produktu elaboratuak bihurtzen dituzten lanbideak dira.

BIGARREN SEKTOREKO TAULA

Aukeratu bigarren sektoreko 5 lanbide eta koadernoan osatu taula bat, lanbidearen izena idatziz eta marrazki bat eginez.

GAZTAGINTZA

Ikusi arretaz bideo hau.

Lehengaia: esnea.

Lanbidea: gaztagilea.

Sektorea: bigarren sektorea.

maiatzak 11 - maiatzak 15

ERLEEN MUNDUA

Arretaz ikusi bideo hau eta jabetu hainbat hegazti eta intsektuk, bereziki erleek, loreen polinizazioan duten garrantziaz.

Animalia baten aurkezpena- urratsak.pdf

ANIMALIA BATEN AURKEZPENA

Urrats hauek jarraituz, prestatu idatziz animalia baten aurkezpena. Ikaskideen aurrean aurkezteko prest izango dugu.

Animaliak - Gaiaren errepasoa.pdf

GAIAREN ERREPASOA

Zenbat ikasi duzun ikusteko, erantzun galdera hauek. Koadernoan idatzi erantzunak dagokion galderaren zenbakiarekin.

JOLASA: SARTU ANIMALIA BAT ZURE ETXEAN

Hartu mugikor bat eta Google bilatzailean sartu. Bilatzailean zaldia, panda hartza, ahatea, lehoia, trikua, gepardoa, katua, arranoa, sugea... animalia bilatu. Adibidez, "katua animalia". Behin animalia hori bilatuta, sakatu "3D-n ikusi" botoia. Animalia hori etxean ikusten hasiko zara!

BEGIRATU ANIMALIEN ARGAZKI BILDUMA HAU

Asmakizuna:

Zein ez dago bere kumearekin?

maiatzak 4 - maiatzak 8

NARRASTIAK

Narrastien informazioa bilatu, bideoak ikusi eta nahi duzunaren txostena idatzi, atal hauek kontutan izanik: nola jaiotzen diren, non bizi diren, nola mugitzen diren, zer jaten duten, gorputzez nolakoak diren, ze bizi-ohitura dituzten,...

Gero, bukaeran, marrazki bat egin.

ANFIBIOEN METAMORFOSIA

Bideoa ikusi ondoren, animalien metamorfosia azaldu koadernoan idatziz eta ondoren marrazki bat egin.

ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK

Koadernoan osatu taula bat eta idatzi zortzi ornodun eta zortzi ornogabeen izenak. Gero, marrazkiz osatu.

apirilak 27 - Apirilak 30

HEGAZTIEN KANTUAK

Bideoa ikusi eta txorien soinuak entzuteko web orrialde hau aztertu:

UR AZPIKO BIZITZA

Bideoa ikusi ur azpian dauden animaliak ikusteko. Ondoren, marrazki bat egin gogoratzen dituzun animalia guztiak irudikatuz.

ZALDI BATEN JAIOTZA

Hona hemen zaldi baten jaiotza. Ikusi bideoa eta pentsatu oilo batekin alderatuta dauden desberdintasunak.

apirilak 20 - Apirilak 24

5. GAIARI HASIERA EMAN

Horretarako bideo hau arretaz ikusi eta koadernoan azala prestatu.

5. Gaia: Animaliak

ANIMALIEN SAILKAPENA

Egin eskema bat eta ondoren animalia ornodunak (hezurdunak) sailkatu irudi edo marrazkien laguntzaz. Adibidez:

ANIMALIEN UGALKETA

Ikusi bideoa eta sailkatu animaliak bere jaiotzeko moduaren arabera koadernoan.

ANIMALIEN ELIKADURA

Ikusi bideoa eta sailkatu animaliak jaten dutenaren arabera. Horretarako, koadernoan taula bat egin.

Martxoak 30 - Apirilak 3

  • "Nire egunerokoa" betetzea aste honetan zehar (orrialdeak parentesi artean):

    • Txorien jarduera (24).

    • Jan egiten duguna (25).

Hau astean zehar egiteko gutxieneko lana da. Dena den, bakoitzak bere erritmoa jarraitzeko aukera dauka.

  • Uraren zikloari buruz marrazki bat egin eta ondo gordetzea, ikastolara bueltatzerakoan erakusketa batean jarriko delako.

  • Experimentu hauetatik gogokoen dituzunak egin.

--------------------------------------------

  • Rellenar "Nire egunerokoa" (mi diario) durante esta semana (las hojas entre paréntesis):

    • La actividad de los pájaros (24)

    • Que comemos (25)

Este es el trabajo mínimo para hacer durante esta semana. De todas maneras, cada uno podrá llevar el ritmo que mejor le venga.

  • Realizar un dibujo del ciclo del agua y guardarlo bien, ya que a la vuelta a la ikastola se pondrán en una exposición.

  • Realizar los experimentos que más os gusten.