Lanbide Heziketa
- Formación Profesional -
- Formación Profesional -
Espezialitate ezberdinetan Oinarrizko profesional titulua lortzeko aukera ematen duten ikasketak dira.
Bi urteko iraupena dute (gehienek 2.000 h. bi urtetan banatuta).
26 lanbide-arlo ezberdin bereizten dira eta bakoitzean oinarrizko, erdi- eta/edo goi-mailako zikloak eskaintzen dira.
Lan mundura sartzeko prestakuntza eskaintzen dute. Bertan espezialitatearekin lotutako modulu edo gaiak lantzen dira, eta erdi zikloetatik aurrera zikloarekin lotutako praktikak egitea ahalbitzen da.
Zikloaren arabera titulu bat eskuratzea ahalbidetzen dute (Oinarrizko profesional titulua eta DBH; Teknikari titulua eta Goi-Teknikari titulua hurrenez hurren).
Oinarrizko zikloak: DBH titulua eskuratu ez dutenek.
Erdi mailako zikloak: DBH tituluarekin Batxilergoa egiten ez dutenak.
Goi mailako zikloak: Batxilergo tituluarekin Unibertsitatean sartzen ez direnak.
26 LANBIDE ARLO hauetan zikloren batean interesa baduzu sakatu:
ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA O E G ARTEAK ETA ESKULANGINTZAK G
ARTE GRAFIKOAK O E G BEIRA ETA ZERAMIKA O E G
EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA ETA LARRUGINTZA O E G ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA O E G Esp.
ELIKAGAIEN INDUSTRIAK O E G ENERGIA ETA URA E G Esp.
ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILA O E G Esp. ERAUZKETA INDUSTRIAK E
FABRIKAZIO MEKANIKOA O E G Esp. GARRAIOA ETA IBILGAILUEN MANTENTZE LANAK O E G Esp.
GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK O E G Esp. INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK O E G Esp.
INSTALATZE ETA MANTENTZE LANAK O E G Esp. IRUDIA ETA SOINUA E G Esp.
IRUDI PERTSONALA O E G ITSASOA ETA ARRANTZA O E G Esp.
JARDUERA FISIKOAK ETA KIROLAK O E G KIMIKA E G Esp.
MERKATARITZA ETA MARKETINA O E G NEKAZARITZA O E G Esp.
OSASUNGINTZA E G Esp. OSTALARITZA ETA TURISMOA O E G Esp.
SEGURTASUNA ETA INGURUMENA E G ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA ETA KORTXOA O E G Esp.
* O = Oinarrizko Lanbide Heziketa; E = Erdi-mailako Lanbide Heziketa; G = Goi-mailako Lanbide Heziketa; Esp. = Espezializazioak; EAEn ez da irakasten.
Oinarrizko zikloak >> Oinarrizko profesional titulua + DBHko titulua.
Erdi-mailako zikloak >> Teknikari titulua
Goi-mailako zikloak >> Goi-mailako teknikari titulua.
Moduluen ondoren lan-mundurako ateak irekita izateaz gain, posible da unibertsitate ikasketak burutzea. Horrekin batera, interesgarria da azken urteotan LHn goi-zikloen ondoren ugaritzen ari diren urtebeteko espezializazioei begirada bat ematea. Informazio gehiago eskuratzeko klik egin nahi den horren gainean.
Informazio gehiago jakin nahi izanez gero:
23-24
Erdi eta Goi Zikloetan sartzeko eskatzen diren gutxieneko notak 23-24an. [sólo disponible en euskara]