DBH
- ESO -
- ESO -
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 4 urteko etapa da eta bukaerarako ibilbide akademikorako zein aplikaturako aukeren artean bidea markatzen hasten da. Izenak adierazten duen moduan, 16 urtera arteko derrigorrezko ikasketa da.
Etapan zehar markatutako oinarrizko helburuak betetzen ez badira ikasle horiek badute Oinarrizko Lanbide Heziketatik joateko aukera eta egun bide hori bukatutakoan DBHko titulua eskuragarri dute. Ohiko bidetik DBH eginez gero, amaieran Batxilergoa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketarako hautua egin beharko da.
25/26 ikasturterako Talaia BHIko irakasgai eta hautazkoen aukerak ikusteko bideoa sakatu.
DBH etapako maila aukeratu ondoren, hautazkoen aukeraketan lagundu asmoz, irakasgai eta hautazko bakoitzaren gainean klik eginda ezaugarriak irakur ditzakezue.