USE
- EAU -
- EAU -
Unibertsitatean sartu ahal izateko ezinbestekoa da USE (lehengo selektibitatea) sartu eta gainditzea. Aurkezten direnen ehuneko handiak gainditzen du (Gipuzkoan iaz %98,35ek, 4.368tik 4.296 ikaslek).
USEko notak derrigorrezko 2 zati ditu: Batxilergoko nota (6 p.) + USEko Sarbide fasea (4 p). Honi hirugarren zati bat gehitu dakioke, borondatezkoa dena: USEko Onarpen fasea (4 p.).
Batx1 Batx2 SF OF
USEko Sarbide faserako kontuan izan:
Derrigorrezkoa da eta USEa gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko ikasleak 4 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.
Fase honetan 5 irakasgairen azterketa derrigorrez egingo dira: Euskara eta Literatura II, Gaztelania eta Literatura II, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta zure batxilergoko modalitateko beste bat (Mate II; Mate Aplikatuak II, Latina II edo Arte oinarriak II).
Bost azterketen artean gehienez 4 puntu lor daitezke; beste 6 puntuek Batxilergoko notari dagokie, alegia, Batx1eko eta Batx2ko mediari.
Derrigorrezko faseko notarekin ikasleak gradu baterako 10 puntura arteko Unibertsitate ikasketak egiteko onarpen-nota eskuratuko du.
USEko Onarpen faserako kontuan izan:
Borondatezkoa da eta onarpen-nota kontuan hartzeko ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu (atala honetako 2 irakasgai/azterketa onenen artean).
Batxilergoko 2. mailako enborreko aukerazko ikasgaiaen artean gehienez 4 irakasgai (azterketa) aukera daitezke; 2 onenak aintzat hartuko dira eta guztira gehienez 4 puntu lor daitezke.
Fase honetako ikasgai/azterketa bakoitzak bere haztapen (ponderazio) koefizientea du. Ondo behatu azterketak aukeratzerakoan!
Onarpen faseko nota gehituta ikasleak eskaera gehien duten gradu horietako baterako 14 puntura arteko Unibertsitate ikasketak egiteko onarpen-nota eskuratuko du.
USEtik ikaslea kalifikazio batekin aterako da, hots, Unibertsitate ikasketak egiteko onarpen-nota eskuratuko du. Nola kalkulatzen da?
Onarpen nota = Batxilergoko Kalifikazioa [6 p.] + USE Sarbide Faseko kalifikazioa [4 p.] (+ USE Onarpen Faseko kalifikazioa [beste 4 p.]).
Adibidea: Psikologia ikasi nahi dut, (EHU, Donostia): gutxieneko-nota 10,735 da.
BK = 4,5/6 Batxilergoko nota: Batx1 = 7; Batx2 = 8 >>> Bi urteetako media = 7,5 (Hots, 6tik 4,5 puntu).
SK = 3,2/4 USE Sarbidea: Euskara = 9; Gazte = 8; Historia = 8; Ingelesa = 8; Mate Aplikatuak II = 7 >>> Media = 8 (Hots, 4tik 3,2 puntu).
OK= 3,6/4 USE Onarpena: Filosofiaren Hª = 9 (* 0,3 pond.); Euskara = 9 (*0,1 pond.) >>> Atal honetan: 2,7 + 0,9 = 4tik 3,6 puntu.
Nire onarpen-nota jakiteko hurrengo formula jarraituko dut = BK*0,6 + SK*0,4 + M1*C1 + M2*C2 + M3*C3 = ??
Beraz, nire onarpen-nota = 7,5*0.6 + 8*0.4 + 9*0.3 + 9*0,1 = 11,3 >> beraz, gutxieneko nota gainditu dut.
* BK = Batxilergoko kalifikazioa; SK = Sarbide faseko kalifikazioa; OK = Onarpen faseko kalifikazioa; M1, M2, M3 = Onarpen fasean gainditutako irakasgaien kalifikazioak; C1, C2, C3 = Ponderazio koefizienteak.
Onarpen nota jakinda, ikasleak matrikula egitean jakin ahal izango du ea zerrendatutako graduren batean sartu eta hautatua izan daitekeen (plaza kopurua ere ikusi behar da).
- Ponderaciones en la UPV/EHU -
- Notas de admisión en la UPV/EHU -
Gutxieneko notak 25-26rako. Notas de corte para el curso 25-26 [Estatuan / a nivel estatal]
Haztapenak. Ponderaciones [Beste erkidegoak / otras comunidades]
Dual modalitatea. Modalidad dual [eus] [cas]
Gradu bikoitzak. Dobles grados [EHUn] [estatuan / a nivel estatal]