Eta txangoa antolatzen badugu?
Badakizue Ingurumenaren Nazioarteko eguna ekainaren 5ean ospatzen dela, ezta?
Ba gu aurreratu egingo gara, 4an ospatuko dugu txango baten bidez.
Foru Aldundiko basozainen laguntza izango dugu Ordunteko mendien landaredia, fauna eta ekosistemak ezagutzeko eta aztertzeko. Eta Ordunte BGL, Batasunaren Garrantziko Lekua, (Lugar de Interés Comunitario (LIC), izendatu ondoren egindako lan batzuk ezagutuko ditugu.
Eta hauxe da proposatutako lana:
Txangoaren ibilbidea mapa batean prestatu
Google maps erabil dezakezu.
Ordunteko BGLari buruzko informazioa jaso:
Non daude Ordunteko mendiak?
Zeintzuk dira bere berezitasunak?
Baso-berritzeak:
Zer da baso-berritzea? Zergaitik da beharrezkoa Ordunteko mendietan?
Ze motatako baso-berritzeak egiten ari dira?
Badakizu zuhaitzak bereizten?
Artea, haritza, ametza, urkia, hurritza, gaztainondoa, pagoa... ezagutzen dituzu?
Ordunten aurki ditzakegun zuhaitzen fitxak egin ditzakezu:
Beha ezazue eredua.
Besteei buruzko fitxa osa ezazu.
Horrela gehiago jakingo duzue.
Non bilatu informazioa:
Webgune honetan bertan Landaredia atalean.
ARBOLAPP telefono mugikorretarako aplikazioa.
Herbario bat egingo dugu.
Landare edota zuhaitzen herbario bat egingo dugu. Badakizu herbario bat zer den? Landare bilduma bat da.
Zelan egiten da?
Hostoak, loreak, fruituak etab. biltzen dira.
Biltzen ditugunean inportantea da ondo identifikatzea.
Horretarako txangora egunkari-papera, post-itak eta arkatza edo boligrafoa eraman beharko ditugu eta koadernotxoa gure apunteak hartzeko.
Hostoak, loreak... egunkari-paperean sartuko ditugu sikatzeko.
Eskolan bildutako zuhaitz eta landareen fitxa egingo dugu, izena, ezaugarriak eta bildutako hosto edo lorea sikatu ondoren itsatsiz.
Fitxa guztiekin herbarioa osatuko dugu.
Begira ezazu hau: Pasos para hacer un herbario PRIMARIA
Argazkiak atera
Txangoan argazkiak atera beharko dituzue, argazki kamararen arduradun pare bat beharko ditugu.
Antolaketa
Talde txikietan antolatu zaitezte eta eginbeharrak zehaztu.
Zer egin behar dugu?
Nor arduratuko da?
Honelako tala bat bete ahal duzue: