Ordunteko mendiak Natura 2.000 Sarearen barruan daude, BGL, Batasunaren Garrantziko Lekua izendatua (Lugar de Interés Comunitario (LIC))
Natura 2000 Sarea europar sare ekologiko bat da, Kontserbazio Batasun mailako Garrantziko Lekuek eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuek osatzen dutena.
2012tik aurrera jarduera ezberdinak burutu dira.
Aurrera egitea Zalamako zohikaztegia leheneratu.
Salduero-Pozonegroko larreetako padurak-esfagnalak babestu, eremu horretako abeltzaintza-aprobetxamenduarekin bateratuz.
Pagadi azidofiloek okupatu lezaketen eremua berreskuratzea, ekoizpen-aprobetxamendu txikiagoa duten pinudiak eta eukalipto sailak ezabatzearen bitartez.
Ameztien basoen hobetzea.
Ibaiertzeko haltzadien leheneratze naturalari laguntzea, ertzetako pinuak ezabatzearen bitartez, tarte bakoitzaren beharrekin bat etorriz.
Iratze paleotropikalen espezieak lokalizatzea eta haien inbentarioa egitea, hau da, Woodwardia radicans y Trichomanes speciosum espezieak;eta haien habitatak leheneratu eta mantendu.
Esparruaren erabilera publikoa bultzatzea, baliabide naturalen kontserbazioarekin uztartuz.
Ordunte BGLrekin zerikusia duten kolektibo partikularrak eta gizarte osoa leku horretako balio naturalez informatzea eta kontzientziatzea, Natura 2000 Sarean integratzeak duen esanahiaz informatzeaz eta kontzientziatzeaz batera.
Ordunte BGLko Batasunaren intereseko habitaten balioa nabarmentzen laguntzea, batez ere basoenak, zohikaztegienak eta habitat higroturbosoenak, hainbat espezialista biltzearen eta elkarrekin lan egitearen bitartez.
Zergaitik uste duzue Ordunteko mendiak hain garrantzizkoak direla?
Erakusketarako txartelak prestatu:
Natura 2.000
Life+