Europako habitat arraroenetako eta mehatxuenetako bat da. Zohikaztegi onbrogeniko bat da, euriko uretik eta etengabeko lainoetatik soilik elikatzen dena. Aktibo dago, zohikatza sortzen jarraitzen du, eta 3 hektarea inguruko azalera okupatzen du.
Salduero-Pozonegroko padurak-esfagnalak
Tokiko herritarren artean "urmaelak" izenez ezagunak, guztira 30 hektarea baino gehiago dituzten tesela txikitan daude banatuta. Anfibioen espezie ugarik aukeratzen duten bizilekua dira; horien artean, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan "arraro" bezala katalogatutako gailurretako uhandrea dago.
Pagadi azidofiloak, ameztiak eta haltzadiak. Pagadiak leheneratuko dira pinudi eta eukalipto-basoetan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, eta haltzadiak berreskuratzeko lanak egingo dira erreketako ertzetan.
Ordunteko erreketako burualdeetan, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans iratze espezie paleotropikalak daude kokatuta; biak Batasunaren interesekoak dira, Habitaten Zuzentarauaren arabera, eta kaltebereko espezie bezala daude katalogatuta Euskadirentzat.
Erakusketarako habitat bakoitzeko txartela egin:
Irudia edo argazkia
Azalpen laburra