Sarrera

Komiki bat egiteko jarraitu behar diren pausoak ikusiko dituzu webgune honetan.

  • Hasteko, ideia bat izan behar duzu: Zer kontatu nahi duzu?

  • Ondoren, komikiaren gidoia egingo duzu. Gidoian komikiaren testua, pertsonaiak, koloreak tokiak eta irudiak zehaztuko dituzu.

  • Gero, komikiaren elementuak ezagutuko dituzu.

  • Modu tradizionala zein teknologia berriak erabil daitezke.

  • Modu tradizionalean papera, arkatza eta margoak behar dituzu.

  • Teknologia berriak erabiliz gero, hainbat online aplikazio dituzu eskuragarri.

  • Zure ideia gauzatzeko modua eta aplikazio egokia aukeratuko dituzu.

Eta gogoa, horixe da behar duzuna!