Enkoadraketa edo Planoa
Enkoadraketa edo planoa binetak irudikatzen duen espazioa da.
Hurrengoak dira ohikoenak:
Plano orokor handia: gertaeraren giro osoa ikusten da. Pertsonaiak txikiak ikusten dira.
Plano orokorra: pertsonaiak eta giroa ikusten dira.
Plano amerikarra edo hiru laurdenekoa: pertsonaia hanketatik gora agertzen da.
Plano ertaina: pertsonaia gerritik gora agertzen da. Aurpegikera hobeto ikusten dugu.
Lehen planoa: aurpegia enkoadratzen da.
Xehetasun planoa: aurpegiaren edo objektu baten xehetasunen bat azaltzen da.
Ikuspegi desberdinak ere izan ditzakegu:
Aurrealdekoa:
aurretik ikusita.
Pikatua:
goitik ikusita.
Kontrapikatua:
Behetik ikusita.