Gidoian zehaztu dituzu komikian agertuko diren pertsonaiak.
Orain, pertsonaren irudia aukeratu behar duzu.
Modu tradizionala
Zuk asmatu, diseinatu eta marraztuko dituzu pertsonaiak.
Zailagoa izan daiteke baina originaltasuna eta sormena garatuko dituzu horrela.
Online aplikazioak erabiliz
Aplikazio gehienetan pertsonaia desberdinak dituzu aukeratzeko.
Hala ere, batzuetan, zuk sortutako irudiak zein argazkiak erabil ditzakezu.