- Aurreko astean egindakoa aztertzea eta jarduerak zehaztea.
- Hausnartzeko, prozesuak bideratzeko eta ebaluatzeko txantiloiak aztertzea.
- Sekuentzia didaktikoa gauzatzeko euskarri digitalen erabileran trebatzen hastea.
- Talde bakoitzak egin duen sekuentzia-planteamendua azaldu. Sekuentzia hobetzeko proposamenak egingo dira.
- Txantiloi desberdinak ikusi eta komentatu.
- Ikasle bakoitzak bere webgunea sortu Google sites-en (tutorial batek lagunduko digu sitea sortzen. Klikatu hemen.
- Hemen duzue laburpentxo bat sekuentzia didaktikoaren ezaugarri nagusiak gogoratzeko.
Ebaluazio hezitzailea bultzatzeko eta prozesua eta hausnarketa bideratzeko zenbait txantiloiren ereduak dituzue azpian. (jatorria: Hizkuntzen Trataera Bateraturako materialak. Ondoko helbide honetan deskarga ditzakezue: http://trataerabateratua.wordpress.com)