Mahai-inguruaren helburuak

Azkenengo hamarkadetan, Europako hegoaldeko Goi Erdi Aroko aztarnategi landatarren ikerketak garapen nabarmena izan du. Jarduera honek izan dituen ondorioek lurraldeko aldaketei buruzko zenbait hipotesi lantzea ahalbideratu dute, kuantitatiboki eta kualitatiboki esanguratsuak diren hainbat dokumentu berriei esker. Analisi hauen bidez, 1000. urtea baino askoz lehenago gertatu ziren ekonomi eta gizarte-dinamika konplexuak ulertu ahal izan ditugu, historiografia tradizionalak lurraldeko botereen inflexio-puntutzat hartutako momentuan.

Ikertzaileek aldaketa hauen intentsitatea eta esangura azaldu dezaketen adierazle arkeologikoei adi egon dira. Erabilitako parametro garrantzitsuenak populaketa eta boteretsuen ikusgarritasuna izan dira, arkitekturaren eta kultura materialaren bidez. Adierazle hauen analisiek gizarte-prozesu oso konplexuak detektatzea ahalbideratu dute, baina hala ere, azkeneko urteotan tresna xehe eta zehatzagoak beharrezkoak direla nabarmendu egin da, botereen artikulazioa eskala desberdinetan eta honek dituen ondorioak kultura materialean direla eta. Hau honela izanik, guztiz beharrezkoak dira hainbat diziplina boteretsuek lurraldea kontrolatzeko erabili zituzten moduak ulertzeko, bioarkeologia adibidez.

Gai hauekin jarraituz, Europan Goi Erdi Aroan nekazal-errentak gestionatzeko eta biltegiratzeko moduak aztertzea izango da mahai-inguru honen helburua. Prozesu hauek aztertzeko adierazle garrantzitsuenetarikoak zerealak eta bestelako nekazal produktuak biltegiratzeko garautegiak eta siloak dira, nekazal komunitateen ekintzak eta boteredunak errenta hartzeko erabilitako moduak erakusten baitituzte. Bestalde, testu eta material-erregistroak batera erabiliz mahai-inguru honen helburua hausnaketa bultzatzea da, baita Europako diziplina tradizio desberdinek tokiko botereen eraketari buruz egindako lana konparatzea ere. Gai hauei buruz egindako esperientzia desberdinen azterketa ondorengo problematiken inguruan egingo da:

    1. Biltegiratzeko tokiak, bai jaunenak bai nekazarienak: biltegiratzeko moduak (estatus sozialari dagokionez); neurriak (botere moduen arabera bildutako kantitateei dagokionez); eraikuntza teknikak eta tipologiak; herrixka barruan duten kokapena eta herrixketako leku pribatu eta publikoak; biltegiak defendatzeko edo ixteko egiturak.

    2. Errentak: espezializatutako produktuak eta barietatea. Lurraldean “naturalki” aurkitu daitezkeen produktuak biltzen dira, edo landaketa eta ekoizpena gidatzen duen eskaera zehatza dago?; errenten erabilera (kontsumoa geroratu, espekulatu, zuzeneko kontsumoa, eta abar).

    3. Fenomenoaren dimentsio diakronikoa V eta XII. mendeen arteko garaialdian.