GABONETAKO KANPAINA
1. Opariak nori? Online jolasa (taldeka edo binaka egiteko).
2. Galderak erantzun (talde osoa):
Zer oparitu diozu neskari? Eta mutilari?
Jolas berberak dira?
Neskari oparitu diotena mutilaren gustukoa izango al da? Eta alderantziz? (Argudiatu).
3. Hausnarketa egin ondoren, komenta daiteke zeintzuk diren normalean mutilei eta neskei oparitzen zaizkien jostailuak eta zergatik (talde osoa).
4. Bideoa ikusi eta komentatu:
LAN PROPOSAMENA:
Mutilak eta neskak elkarrekin jolasteko jostailu-katalogo bat sortu. Lan hauek ikastetxeko webgunean argitara daitezke.
Laguntza: jostailu-katalogoa sortzeko Toy Planet Katalogoa bideoa ikus daiteke. Edo/ eta beste katalogo batzuk ere ikusi eta komenta daitezke. Interesgarria izango litzateke katalogo desberdinak alderatzea. Adibidez, aurtengo Toy Planet katalogoa (ez sexista) eta Eroskirena eta El Corte Inglés-ena (sexismoa mantentzen da azkenengo bi hauetan).