1. JOKOEK ETA JOSTAILUEK DUTEN GARRANTZIA UME ETA GAZTEEN GARAPENEAN
Horretarako, familiekin eta irakasleekin lantzeko proposatu diren materialak DBHko eta Batxilergoko irakasleekin ere lan daitezke:
2. GIZARTEAREN ERAGINA IKASKETA-AUKERAKETAN
Bideoa:
Bideoa ikusi eta galderak erantzun:
Bideoan islatzen diren egoerak errealak dira?
Zuri edo zuk ezagutzen duzun pertsonaren bat bizi izan da inoiz halako gertaeraren bat?
Nesken eta mutilen arteko desberdintasunak daudela adierazten da bideoan? Non?
Zer egin dezakezu egoera horietako batean zure burua ikusten baduzu?
Zer ikasketa-mota aukeratzen dute neskek eta mutilek? Parekotasunik ba al dago haien erabakietan? Dokumentuak aztertu:
Batxilergoaren 2. mailarako ikasketa-hautaketak generoen arabera (2015-16 ikasturtea) Berritzegune Nagusiak egindako ikerketa. Horrekin lotzeko, “Berdintasunean aukeratzea” bideoa ere ikus daiteke.
"Más mecánicas y más enfermeros". CIFP Fadura LHII bizi izandako esperientzia. Hemendik Eskuinaldea egunkariaren artikulua (2016-11-29).
Lan proposamenak:
Nesken artean zientziarako bokazioa sustatzeko kartelak egin ahal dira. Baita mutilentzako tradizionalak ez diren bokazioak sustatzeko ere kartelak egin daitezke. Eta ikastetxeko hormetan eta webgunean eskegi ahal dira.