Lortu nahi den helburuaren arabera galdera mota desberdinak aukeratuko dira:
Galdera pertsonalak: elkarrizketatuaren bizimoduari, nortasunari, ohiturei eta zaletasunei buruzkoak.
Adibidez:
Nolakoa zen zure eskola?
Txikia, ikasle guztiak gela batean geunden.
Galdera profesionalak: elkarrizketatuaren lanbidearen ingurukoak.
Adibidez:
Zer-nolako tresnak erabiltzen ziren behiak jezteko?
Tresnak? Ja, ja,...eskuak, ontzia eta aulkitxoa.
Iritzizko galderak: edozein gairi buruzko iritzia jasotzeko galderak.
Adibidez:
Zein zen zuretzat unerik onena?
Ikasturte amaieran eskola txiki guztiak biltzen ginenean, jolas, txapelketa eta erakusketetan parte hartzen genuen.
Galdera itxiak: erantzun mugatua daukatenak dira: bai/ ez.
Adibidez:
Tortolosetan aritzen zinen?
Bai.
Galdera irekiak: erantzun luzeagoa eta irekia emateko gehiago.
Adibidez:
Zein zen gehien gustatzen zitzaizun jolasa?
Niri ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaidan.