Titulua: elkarrizketaren ideia laburtzen duen esaldia edo elkarrizketatuak esandako esaldi aipagarriren bat jartzen da normalean. Batzuetan elkarrizketatuaren izena eta beraren ezaugarriren bat ere ager daiteke.
Aurkezpena: pertsonaiaren daturen bat (biografiko zein profesionala) eta elkarrizketaren zergatia azaltzen da.
Gorputza: elkarrizketaren funtsezko atala. Bertan, informazioa lortzeko galderak eta horien erantzunak biltzen dira.
Bukaera: laburpena edo elkarrizketariaren iritzi laburra ager daiteke. Elkarrizketatuari agur esan eta eskerrak ematen zaizkio.