Elkarrizketatuko duzun pertsonaia ondo aukeratu.
Pertsonaiari buruzko datuak informazio orokorra) bildu eta ikasi.
Elkarrizketan jorratuko duzun gaiari buruzko informazioa bildu.
Galderak prestatu:
Egingo dituzun galdera-motak pentsatu:
Pertsonalak, profesionalak, iritzizkoak... mota desberdinekoak ere izan daitezke.
Itxiak edo irekiak (baita biak ere).
Gogoan izan! Inportanteena da elkarrizketatuak dioena:
Begietara begiratu.
Arretaz entzun.
Esaten duenaren arabera, galderaren bat gehitu edo prestatuta duzuena aldatu.
Zerbait ulertzen ez baduzu, galdetu.