Elkarrizketa pertsona bi edo gehiagoren arteko hizketaldia da. Hizketaldi horretan galdetzen duen elkarrizketari bat edo gehiago eta erantzuten duen elkarrizketatu bat edo gehiago aritzen dira.
Elkarrizketak informazioa edo iritziak lortzea du helburu.
Elkarrizketatuaren ezagutzak, ideiak, sentimenduak, gogoetak...ezagutzeko erabil daiteke.
Informazioa zuzen-zuzenean lortzeko aukera ematen du, hau da, informazioa sortu duen pertsonarengandik edo informazioa daukan pertsonarengandik.Hizketaldiak aukera ematen du oinarrizko datuez gain, beste alderdi batzuen inguruko galderak egiteko eta, beraz, informazio gehiago jakiteko.
Hizketaldiak aukera ematen du oinarrizko datuez gain, beste alderdi batzuen inguruko galderak egiteko eta, beraz, informazio gehiago jakiteko.