1. GREZIA

  • Grekoek Asia Txikiko kostaldetik Iberiaraino hedatu zuten euren kultura eta eragina.
  • Gizakiak zentzuen bitartez jasotzen dituen era guztietako inpresioak ordenatzeko, arrazoian oinarritutako azalpen bat bilatu zuten grekoek. Bilaketa hori giltzarria da grekoen artea ulertzeko eta balioesteko.
  • Filosofiaren garapenarekin batera, Greziako artearen oinarri estetikoen muina eta haren garapenaren funtsa harmonia bilatzea zen: hots, zentzuen esperientzia azaltzeko arrazoia bilatzea, zatiek osotasunarekin duten harremana ezagutzea eta, hortik abiatuta, orokortasuna lortzea.
  • Ideia horiek ordena arkitektonikoaren kontzeptua ezarriz islatu ziren arkitekturan; eskulturan, berriz, edertasunaren kanonaren kontzeptuaren bidez.

Arte grekoa aztertzean, 3 garai bereizten dira:

-Garai arkaikoa: K.a. VIII. mendetik VI. mendera arte

-Garai klasikoa: K.a. V. eta IV. mendeen artean

-Garai helenistikoa: K.a. 323. urtetik K.a. 30. urtera arte