2. ERROMA

  • Arte erromatarrarekin iritsi zen mailarik gorenera Mediterraneoko zibilizazioen eboluzio-prozesua.

  • Erromako zibilizazioa k.a. VIII. mendetik k.o. III. mendearen amaiera arte garatu zen, eta bi eraginek markatu zuten hasiera-hasieratik: etruskoenak eta grekoenak.

  • Kultura erromatarrari berezko nortasuna eman zioten ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: gizabanakoaren goraipamena, soiltasuna, praktikotasuna eta luxurik eza.