Hiru oinarri izan zituen erromatarren arkitekturak: praktikotasuna, hilezkortasun-nahia eta monumentaltasuna.
Helburu horiek lortu nahiak material gogorrak eta iraunkorrak erabiltzera eraman zituen, nahiz eta estetikoki atseginak ez izan: harlandua, adreilua, harri-hormak eta mortairua.
Hori zela eta, eraikinak apaintzeko dekorazio-teknika asko garatu zituzten erromatarrek.