1. GREZIA
- Grekoek Asia Txikiko kostaldetik Iberiaraino hedatu zuten euren kultura eta eragina.
- Gizakiak zentzuen bitartez jasotzen dituen era guztietako inpresioak ordenatzeko, arrazoian oinarritutako azalpen bat bilatu zuten grekoek. Bilaketa hori giltzarria da grekoen artea ulertzeko eta balioesteko.
- Filosofiaren garapenarekin batera, Greziako artearen oinarri estetikoen muina eta haren garapenaren funtsa harmonia bilatzea zen: hots, zentzuen esperientzia azaltzeko arrazoia bilatzea, zatiek osotasunarekin duten harremana ezagutzea eta, hortik abiatuta, orokortasuna lortzea.
- Ideia horiek ordena arkitektonikoaren kontzeptua ezarriz islatu ziren arkitekturan; eskulturan, berriz, edertasunaren kanonaren kontzeptuaren bidez.
Arte grekoa aztertzean, 3 garai bereizten dira:
-Garai arkaikoa: K.a. VIII. mendetik VI. mendera arte
-Garai klasikoa: K.a. V. eta IV. mendeen artean
-Garai helenistikoa: K.a. 323. urtetik K.a. 30. urtera arte