TIPI-TAPA, TIPI-TAPA... KO RRI KA!!!!! Martxoaren 14an martxan jarri eta astebeteren ondoren, martxoak 21, hain zuzen, Sestaora iritsiko da gaueko hamarrak laurden gutxi aldera. Gure ikastetxeak, urtero bezala, bertan parte hartuko du: lekukoa hartuko dugu udal pilotalekuan.
ZATOZ EUSKARAREN ALDE GUREKIN KORRIKA EGITERA!!
Gure 2. Batxilergoko ikasleek, Amaia Bearanek (2.BH) eta Aimar Tabaresek (2.BZT) lekukoa eraman zuten.
KORRIKAk edizio bakoitzean euskararen alde egiten duen pertsona edo erakunde bat omentzen du. Aurtengo edizioak, KORRIKA 23k, iparraldeko ikasle nahiz gurasoek osatutako Azterketak euskaraz taldea omenduko du, euskararen alde egiten ari diren lan bikainagatik. Izan ere, iparraldeko ikasleek azterketa guztiak euskaraz egin ahal izateko borrokan dihardu “Azterketak euskaraz” kolektiboak azken urteetan.
Saturnino De La Peñako hainbat ikaslek eta irakaslek elkartasuna erakutsi nahi izan diogu Azterketak Euskaraz plataformari.