Zertan datza?
Zertan datza?
EUSLIDERRAK izeneko kanpaina abian jarri dugu, aurten lehenbiziko aldiz, 3. DBHko talde guztietan.
Helburu nagusienetakoa ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea da, baita hizkuntza-lidergoa eta talde-lana indartzea ere.
Kanpaina honek bi fase izan ditu:
Lehen fasean 3. mailako talde guztiek parte hartu dute, eta bertan informazio esanguratsua jaso dute portaera aldatzen lagunduko duten faktoreak lantzeko, besteak beste.
Bigarren fasean, aldiz, ikasle boluntarioek baino ez. Fase honetan, hizkuntza-portaera aldaketa eragiteko ekintza soziala prestatuko dute. Oraingoz, ekintza hori bideratuta dagoen arren, ezin izan dugu aurrera eraman.