Apirilaren 7an, gaueko ordu bata inguruan, 22. Korrika Sestaora heldu zen eta gure ikastetxeak lekukoa hartu zuen 1668 kilometroan. Ikastetxeko 3 ikaslek hartu zuten lekukoa: lehendabizi, 1. Batxilergoko Desik, Ainarak eta Sofiak eta ondoren, 2. batxilergoko Oier Sanchezek.
Horretaz gain, martxoaren 31n, gure 1. DBHko ikasleek, Zugaztietan egindako egonaldian, Korrikarekin bat egin zuten 2. bideoan ikus dezakezuen bezala.