Hizkuntza Normalkuntza
Hizkuntza Normalkuntza
Ongi etorri Saturninoko Euskararen txoko digitalera!!
Txoko honek ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko egiten diren ekintzen erakusleihoa izan nahi du. Hurbildu eta kuxkuxeatu!!!
Euskara bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko programa bat da. Programa honen helburua euskararen erabilera hedatzea da. Honako lau xede hauek jorratuz:
Hiztun kopurua haztea. Erabileraren maiztasuna handitzea.
Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.
Nork hartuko du parte Proiektu honetan?
400 bat Ikastetxek: etapa guztietakoak, publikoak zein pribatuak, handiak eta txikiak, Gipuzkoakoak , Bizkaikoak eta Arabakoak. Bertan egoteko aukera egin dutenak. Baita geu ere!
Eragile guztion artean euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adostu dugu.
Horretarako, ikastetxearen egoera aztertu dugu, eta lau urtetarako proiektu orokorra zehaztu dugu. Eremuz eremu eta esparruz esparru:
Eremu instituzioanala
Ikasleak
Irakasleak
Gurasoak eta Langile ez irakasleak
Eskolaz kanpoko jarduerak
Proiektu honek zer eskaintzen dio Ikastetxeari?
Ulibarri programak helburu ezberdineko mintegiak eskaintzen ditu:
Ikastetxeen artean lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko.
Hizkuntza Normalkuntza Arduradunen prestakuntzan sakontzeko.
Ekimen bateratuak antolatzeko.