Mintegiaren helburua, inklusibitatearen ikuspuntutik hezkuntza integralaren kalitatea hobetzea da, programa eta ekintzen bidez.
Bestetik, hezkuntza prozesua oztopatzen duten zailtasunen antzemate, ebaluazio eta arretan ere lan egiten da.
Ikasleak izan ditzaken ikasketa arazoak aurreikusten, antzematen eta jarraipena egiten da elkarlanean. Horretarako mintegiak ebaluazio saioetan parte hartzen du, zailtasunen bat dutenen jarraipena eginez eta beharrezkoak diren neurri lagungarriak ezartzen dira klase barnean nahiz kanpoan, aurretik ezarritako helburuen arabera.
Ikasleen irakaste-ikaste prozesuan aholkularitza eskeintzen zaie ikasleen irakasle eta tutoreei.
Hezkuntza sailak ezarritako talde balorazioak egiten dira, ikasketa prozesuan litezkeen arazo edo zaitasunak antzemateko eta irakaste-ikaste prozesua ikasleen ezaugarrietara egokitzeko. Balorazio hoien txostena idazten dira.
Ikasle eta haien familiei ikasketa eta lanbide heziketaren inguruan informazioa helaraziko zaie.