Gela hau pentsatua eta diseinatua dago existitzen diren elementu finko eta mugikor guztiekin gozatu ahal izateko inolako arriskurik gabe, umeen gaitasun psikomotore guztiak garatuz.
Bai Lehen Hezkuntzan eta bai Bigarren Hezkuntzan, gaur egun ikasgela eremu digitala bihurtzeko ekipamendu mugikorrak ditugu.
Irakasgai zientifikoak edota Bigarren Hezkuntzako azken zikloko hautazkoak dituzten ikasleek maiz erabiltzen duten gela da, halaber arlo horretan espezializatutako lekua behar duten irakasgaiak erabili ahal izateko ere bai.
Une honetan jangela zerbitzua eskaintzeko bi lokal ditugu.
Espazio honek aukera anitzak eskaintzen ditu. Mediateka funtzioak egin ditzake, ordenagailuak, arbela digitala, proiektorea eta wifi konexioa baituelako. Era berean, ingurune irekiagoa eta malguagoa behar dituzten zereginak egiteko ere erabili daiteke.
Argitasun asko eta zabaltasun handia duen ikasgela da. Tailerrezko elementuak ditu (tornuak) eta irakasgai honen inguruan egituratutako proiektuak egiteko beharrezkoak diren tresna guztiak ere bai. Hainbat lan-mahai ditu, non gela bakoitzeko taldeak banatzen dira beraien lanak modu egokian egiteko.
Hainbat gelek hainbat jarduera egiteko aukera ematen dute: informazio bilerak egiteko, lanak eta proiektuak erakusteko, eskulan tailerrak prestatzeko edota ikasleentzako arreta pertsonala emateko balio dute.
Bere kokapena oso egokia da, patiotik gimnasiora sartzeko hainbat sarbide bait daude, Gorputz Heziketa irakasgaia behar den bezala emateko. Barruan horma-barrak, eserlekuak, koltxonetak eta beharrezkoak diren elementuak ditu, halaber momentuan erabiltzen ez den materiala ondoan dagoen biltegi batean gorde daiteke. Gimnasioko lurra material sintetiko batekin egina dago, hainbat ariketa mota egiteko aproposa baita, eta instalazioen mantentze-lanak eta garbitasuna bermatzen duelako.
Eskolako sarrera erreferentzia gisa Lepanto kalea hartuz, Areto Nagusia sarreran kokatzen da, harreraren aurrean. Eszenatokia eta argiztapen sistema antzezlanak antzezteko prestatuak ditu, bere garaian horretarako diseinatu zelako.
Musika irakasgaia modu egokian garatzeko hainbat instrumentu izateaz aparte, entzunaldiak eta proiekzioak emateko ikus-entzunezko sistema batekin kontatzen du gela hau. Espazio garbia da musika eta psikomotore dinamika desberdinak egiteko.
Kapera da, agian, eskola osoan eraikin bereziena. Eraikitako erdiko zati osoa hartzen du, Ahizpenen Komunitateari lotuta. Egunero ospakizun eukaristikoak egiten dira auzoko jendearentzako irekiak direnak, eta batzuetan ikasleek joaten dira ospakizun zehatz batzuk ospatzera.