Bilboko Santutxu auzoan kokatutako eskola publikoa da. Haur eta lehen hezkuntzako eskola da, 2 urtetatik 12 urtetara.
Gure eskolan 700 ikasle inguru ditugu eta 60 irakasle, guztiok elkarrekin eta familiekin batera Luis Briñas Santutxuko heziketa komunitatea osatzen dugu.
Gure eskola berrikuntzan aritzen da etengabe, hamaika proiektuetan parte hartzen dugu: sare hezkuntza, liburutegi txikia, ortua, Inpira STEAM, zientzi proiektua, science and social science, euskara proiektua, antzerkigintza, bertsogintza... eta nola ez 2019ko ekainetik aurrera KA101 Erasmus + proiektuan parte hartuko dugu. Bilboko eskola hautatu bakarra! Eta... Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko bakarra Zubileta eskolarekin batera.
2-6 urte
6-12 urte