BIDAIAK
TRIPS - VIAJES
TRIPS - VIAJES
Hiru Job Shadowing egingo ditugu Europako hiru herrialde ezberdinetan, non ikastetxe ezberdinen funtzionamendua , metodologia, praktika onak... ikasiko eta gure eskolan partekatuko ditugun. Ezagutu nahi dituzu? Hona hemen aukeratutako herrialdeen zerrenda eta azalpentxoa:
Guztiok dakigunez, hezkuntzari buruz hitz egiterakoan Finlandia dugu buruan. Metodologia berritzaileetan adituak eta aitzindari.
Europako herrialdeen artean, hezkuntza arloan berritzailea eta aitzindari.
Job shadowing-etaz aparte, ikastaro trinko bat egin dugu atzerrian.
Gure irakasleetako bat Erresuma Batura joan da, ikastaro trinko bat egitera metodologia, hizkuntzak eta berrikuntzari buruz.
Scarborough herrira joan da eta bertako Anglolang Academy of English honetan ikastaroa egin du.
Hona hemen bertatik lortutako material interesgarria:
1. 342 ikasle. 21 herrialdetik. 1/3 atzerritarrak.
2. Familiak: diru sarrera eskaseko familiak, maila sozio-ekonomiko eta kultural baxukoak. %94ko asistentzia eskolara.
3. Eskola publikoa: Ikasleen %90-95a doa eskola publikora. Eskola material guztia (liburuak etab. ) doan guztientzako.
4. 30 ikasle gehienez gela bakoitzeko.
5. Eskolatze derrigorrezkoa 18 urte arte.
6. Hezkuntza sistema:
7. Kurtsoa errepikatzea oso ezohikoa da.
8. Ikasle etorkin guztiek ezagutza frogak pasatzen dituzte eta EAL figura dago (English Additional Language), ingelesa ez dakitenekin lan egiten du.
9. Orain dela 5 urte erabaki zuten eskolan uniformea erabiltzea. Bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek erabiltzen dute uniformea. Lehen hezkuntzan ez da derrigorrezkoa erabiltzea. Diru sarrera eskaseko familiek uniformea doan dute.
10. Inclusion team: Talde bat dago portaeraz, bullyingaz, umeen babesaz eta osasun mentalaz aritzeko. Taldea eratzen duten profesionalak: gizarte langilea, aholkularia eta bi irakasle.
11. Ordutegia: 8:45-15:05
8:45 -10:15 (ikasgai instrumentala)
10:00 -10:30 patio ordua
10:30 -12:00 (ikasgai instrumentala)
12:00 -13:00 Bazkalordua
13:00 -15:05 PE, Science, History… (2 edo 3 saio)
12. Ikasgaiak: Literature, Maths, History, Science, Geography, PE, Music, French, Drama, Art, British values (community, democracy), Religion, PSHC (mindfulness, wellbeing), design and Tech. (proiektuak), Computing.
13. Bazkalordua: Etxetik ekarri dezakete bazkaria edo eskolakoa jan. Diru sarreren arabera, bazkaria doan izan dezakete. £2,30 menua egunero.
14. Egutegia:
15. 8 urtetik aurrera (Year 3) frantsesa atzerriko hizkuntza bezala irakasten da. Astero behin ematen dute.