Gure ustez ebaluazioa prozesu planifikatu eta sistematiko bat da, prestakuntza-izaera duena, eta diagnostikorako, premiak hautemateko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua baloratu eta hobetzeko informazio garrantzitsua lortzea ahalbidetzen duena.
Boletinen banaketa abenduak 22
Lanen banaketa abenduak 23
Boletinen banaketa martxoak 26
Lanen banaketa martxoak 27
Boletinen banaketa ekainak 18
Lanen banaketa ekainak 18
Familia agurgarriak:
Mezu honetan urratsez urrats azalduko dizuegu nola sar zaitezketen zuen seme-alaben oharrak ikus ditzakezuen web orrian.Â
1 - IKASGUNEA web orrian sartu (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/hasiera) edo ondoan dagoen irudian sakatu.
2.- Aurretik erregistratuta egonez gero, saioa hasi. Ez bazaude, ERREGISTRATU.
2.1- Izena emateko: NANarekin sartu, zuen helbide elektronikoa jarri eta pasahitza sortu. (NANik izan ezean, HIA eskatu eskolaren helbidera)
3 - Behin zuen kontura sartu zaretenean:
3.1 - Jarraipena ikasgelan
3.1.1 - Kalifikazioak (Hemen ikus ditzakezue notak eta deskargatu)
3.1.2 - Bertaratze-hutsegiteak (Hutsegiteak kontsultatu ahal izango dituzue)