SamanieGORA GOAZ!

MISIOA

Aspalditik, zibilizazio desberdinek zerura begiratu dute bere ingurunea ulertu nahian. Hala ere, XX. menderarte ez ziren gure etxea den Lurra eta inguratzen gaituen unibertsoa fotografiatzeko eta aztertzeko lehenengo espazio-misioak garatu.

Hasierako proiektuek Lurraren lehenengo argazkiak lortu zituzten. Explorer II (1935) globo meteorologiko tripulatuak eta V-2 suziriak (1946) gure planetaren kurbadura azaldu ziguten.

Explorer II-k ateratako irudia Lurretik 22 Km-tara.

V-2k ateratako Lurraren irudia 104 Km-tara.

Hurrengo bi hamarkadetan, hainbat espazio-misioek gure planeta urdinaren irudi zoragarriak bidaltzea lortu zuten. Yuri Gagarin, Vostok 1 (1961) espazio ontziaren barruan, Lurrari buelta bat eman zion lehenengo pertsona izan zen; eta Neil Amstrong, Apolo 11 (1969) espazio ontziaren barruan, ilargira iritsi zen lehena izan zen.

German Titov-ek, Vostok II (1961) espazio ontziaren barruan, Lurrari atera zion argazkia.

Neil Amstrongek (1969) Lurrari Ilargitik ateratako argazkia.

70eko hamarkadatik aurrera, espazio-misioek zundak bidali dituzte gure eguzki-sistemako Marte bezalako planetetaraino (Viking 1976an) edo Voyager 2 (1977), Neptunoraino iritsi zena. Hubble (1990) bezalako teleskopio espazialek, gure unibertsoaren inguruko ulermena iraultzen jarraitzen dute eta ISS (Nazioarteko Espazio Estazioa, 1998) bezalako nazioarteko proiektuek hainbat herrialderen arteko lankidetza ahalbidetu dute, zientziaren garapenean aurrera egiteko.

Sonda Viking Marten (1976)

Izar kumulu baten irudia Hubble espazio teleskopioak lortutakoa

ISSren irudian Lurraren inguruan

Zoritxarrez, misio guztiek ez zituzten lortu espero ziren emaitzak. Apolo 13a (1970) ezin izan zen Ilargira iritsi oxigeno tanke batean izandako arazo batengatik edo Challenger (1986) suntsitu egin zen aireratu eta segundo gutxira. Hala ere, metodo zientifikoak erakusten du esperientzia guztietatik ikas daitekeela.

Duela 5 urte, Gasteizko talde astronomikoak, 'La otra mitad' -ek, Bizkaiko Astronomia Elkartearekin elkarlanean, globo meteorologiko bat bidali zuen Haziak 2 proiektuaren barruan. Haiek amets eginarazi ziguten...

Samaniego ikastetxe osoa, aurreko elkarte astronomikoekin elkarlanean, 'SamanieGORA GOAZ! MISOA'-n buru belarri sartu gara. Helburua da 'Zaindu maite duzun hori' ikerketa proiekturako datuak bilduko dituen meteorologia-globoa diseinatzea eta espaziora bidaltzea.

Misio honek dakarren erronkaz badakigu, baina ilusioz eta ikasteko gogoz egingo diogu aurre. Ea kurtso honetan gure ametsak errealitate bihurtzen ditugun, 'SamanieGORA GOAZ! MISIO'-arekin!