GURE PROIEKTUA

SAMANIEGOKO ikastetxe osoa, Bizkaiaren astronomiaren elkartea eta 'La otra mitad' astronomia elkartearen laguntzaz, SamanieGORA GOAZ! MISIOA aurrera eman dugu . Helburua da 'Zaindu maite duzun hori' gure ikerketa proiekturako datuak bilduko dituen meteorologia-globoa diseinatzea eta estratosferara bidaltzea.

Haziak 2 misioa Gasteizen

Misio hau aurrera eramateko jarduera batzuk egingo ditugu: komunikazioa, robotika eta elektronika, globoaren egitura eta globoaren jarraipena.

Komunikazioan webgune hau edukiz eta baliabide digitalez osatuko dugu bai eskola barruko ikasle, irakasle eta familiak, bai eskola kanpoko eragileeak gure proiektuaren berri izateko.

Gure globo meteorologikoak eramango duen estazio meteorologikoa Arduino robotikaren bitartez eraikiko dugu. Era berean, bideo kamerak, estazio meteorologikoa eta GPS sistema funtzionatzeko energia sistema diseinatuko dugu.

Elementu guzti hauek antolatzeko kutxa diseinatuko dugu eta jaurtiketa aurretik behar diren probak egingo ditugu.

Globoa berreskuratzeko GPS sistema Bizkaiko Astronomi Elkarteak irrati uhinen bitartez ezarri eta kudeatuko du. Oraindik ez gara gai hain kritikoa den elementua gure kabuz eraikitzeko. Hori bai, irrati lokalizazio sistemen inguruko tailerra behin jasota, beraiekin elkarlanean gure globoa berreskuratuko dugu.