BERRIAK

03/07/2020

LORTU DUGU! SamanieGORA GOAZ! MISIOAarekin NOSKI ESTRATOSFERARA AILEGATU DA!


Urte osoaren lanak bere fruituak eman ditu. 2020ko Utzailaren 3an SamanieGORA GOAZ! MISIOAren globo meteorologikoa goizeko 11:30tan aireratu zen. Gure lana eta desioak gure astronauta NOSKIrekin estratosferara abiatu ziren. 2 ordu t'erdiko hegalaldi zoragarri baten ondoren NOSKI 32 Km-tako altuerara ailegatu zen. Guk, lurazaletik altxorraren bila jolasean ibili eta gero, gure astronauta Zanbranan aurkitu genuen.

Gure misioak arrakasta izugarria izan zuen baina gu ez gara hemen geldituko. Alde batetik, hegalaldiaren bideo bat prestatzen hasi gara gure misioa Samaniegoko eskola komunitate guztiari eta jendarteari zabaltzeko. Bestetik, gure estazio meteorologikoak lortutako datuak aztertu behar ditugu gure hipotesia bete den ala ez konprobatzeko.

Mila esker proiektu zoragarri honetan parte hartu duzuen guztioi!

30/06/2020

GLOBOAREN JAURTIKETA UZTAILAK 1EAN BERTAN BEHERA

Eguraldi iragarpen txarrak direla eta Uztailak 1ean iragarrita geneukan globo meteorologikoaren jaurtiketa bertan behera utzi behar izan dugu. Espero dugu laster gure globoa jaurtitzeko aukera berriz izatea.

Eutsi goiari ekipo!

26/06/2020

GLOBOAREN JAURTIKETAREN ZUZENEKO JARRAIPENA

SamanieGORA GOAZ! MISIOAren barruan, Samaniego IPI eskolak hurrengo asteazkenean, Uztailak 1, goizeko 10:30tan bere patiotik (Monseñor Estenaga, 3, 01002, Gasteiz) estratosferara ailegatuko den globo meteorologikoa jaurtiko du.

Hiru egun aurretiko iragarpen meteorologikoek jaurtiketa burutzeko erabakia baldintzatuko dute.

Jaurtiketara gonbidatzen zaituztegu, egokiak diren osasun segurtasun neurriak errespetatuz, edo jaurtiketa zuzenean jarraitzera goizeko 10:00tan hasiko den Youtubeko emisioan.

26/06/2020

SamanieGORA GOAZ! MISIOA BUELTAN DATOR!!!


10/03/2020

COVID-19 PANDEMIA DELA ETA GLOBO METEOROLOGIKOAREN JAURTIKETA ETENDA GELDITU DA

COVID-19 pandemia dela eta eskolako jarduera guztiak etenda gelditu dira. Beraz Martxoak 27rako antolatuta geneukan globoaren jaurtiketa momentuz etenda gelditzen da. Orain Samaniegoko eskola komunitatearen (ikasle, familia, langile eta irakasle) osasunak lehentasuna du. Zaindu gaitezen guztiak. Lan ikasragarria egin dugu eta bidean ikasitakoa da garrantzitsuena! Momentuz itxaron behar dugu, baina baietz gure ametsak errealitate bihurtzen ditugula!! Animo ekipo!!

09/03/2020

EHU-ko GASTEZIKO INGENIERITZA ESKOLARA BISITA ETA SOLDADURA TAILERRA

Pasadan astelehenean Gasteziko Ingenieritza Eskola bisitatu genuen eta soldadura tailer bat egin genuen Jesus Garcia irakaslearen eskutik. Hasieran meteorologia instrumentalaren inguruan azalpenak eman zizkiguten bere erabilera azalduz. Ondoren soldadura tailertxo bat egin genuen eta gure estazio meteorologikoaren lehenengo dispositiboak soldatu genituen. Honen bi erreplika eraikiko ditugu. Bat globo meteorologikoan egan egingo duena eta bestea, badaezpada, ortuan jarriko duguna.

21/02/2020

TXIKIEK OSPATUTAKO INAUTERIEN GAIA ESPAZIOA IZAN ZEN

Otsailaren 21an Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek aurreko asteetan klasean landutako mozorroak jantzi zituzten eta guraso eta irakasleei aurkeztu zizkioten. Aurten inauterien ardatz gaia espazioa izan zen! Ikasleen mozorroak globoa espaziora ailegatzen denean NOSKIk goitik ikusiko duena irudikatzen zuten: ilargiak, izarrak, estralurtarrak,... Eta hara non, bisita sorpesa izan genuen eskolan: NOSKI gurera etorri zen eta globo batean joan zitzaigun. Laister arte NOSKI!!!


18/02/2020

LEHEN HEZKUNTZA 4. MAILAKO IKASLEEN ELKARRIZKETA JON MUJIKA IRAKASLEARI

LH4ko ikasleeak elkarrizketak lantzen ari dira eta pasadan asteartean, Otsailak 18, Jon Mujika DBH-ko Fisika Kimika irakaslea elkarrizketatu zuten SamanieGORA GOAZ! MISIOAren inguruan. Tarte oso politta pasa genuen eta oso galdera interesgarriak atera ziren.

Elkarrizketa honen berri gelako blog batean jasota dago:

https://samamundukolagunak.blogspot.com/

23/01/2020

APP INVENTORS SAIOAK

Egun honetatik aurrera, jadanik estazio meteorologikoaren programa daukagula, ikasleek App Inventors saioak jaso dituzte ostegunero hilabete eta erdi batean. Saio hauetan App Inventors programa erabiltzen ikasi dute. Helburua bikotza da: telefono mugikor aplikazio bat programatzea estazio meteorologikoak etorkizunean eskolako ortuan bilduko dituen datuak jasotzeko eta estazio meteorologikoaren Arduino programa egokitzea. Bi ikaslek lortu dute behar genuen programa!

21/01/2020

HH-ko 5 URTEKO GELATIK ESPAZIORA

Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako haurrek espaziora salto egin dute eta ASTRONAUTA proiektuari ekin diote. Gelan espazio ontzia eta astronauta jantzia dituzte. Horrez gain, astronauta bat marraztu dute, planeten kantua abesten dute eta proiektu honetan aurrera egin ahala eguzki sistema osatzen duten objektu astronomikoak ikasiko dituzte, planetak, asteroideak, eta kometak besteak beste.

Gai harrigarria da benetan, irrikatan daude jakiteko ia Noskik zer ikusten duen espaziora bidaia egiten duenean.

Planetarik ikusiko ote du Noskik? Ilargia ukitzera iritsiko ote da?



16/01/2020

HITZALDIAREN NONDIK NORAKOAK

Onintze Salazar (Euskalmet), Alex Eskartin (BAE) eta Eneko Axpe (NASA) skypen bitartez Samaniegoko DBHko ikasleekin Artiumen museoan egon ziren . Onintzek meteorologiari buruz hitz egin zuen, Eneko Axpek NASAn egiten ari den lanari buruz hitz egin zigun eta Alexekin grabitatearen esperimentu bat egin genuen eta globo meteorologikoen beste esperientzia batzuk kontatu zizkigun. Samaniegoko DBHko ikasleek SamanieGORA GOAZ! proiektua aurkeztu zuten. Ilusio handia egin zigun gure eskuekin sortutako proiektu bat aurkeztea. Gainera hurrengo egunean egunkarian agertzeak harrotasun sano puntu bat eman zigun!


15/01/2020

SOINU BANDA

Kurtso hasieran Lehen Hezkuntzako ikasleek David Bowieren ‘Sapce Oddity’ abestia ‘SamanieGORA GOAZ! MISIOA’ren soinu banda izatea erabaki zuten. Horretarako abestiaren akordeak ikasi eta hainbat musika instrumentuekin Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek grabatu zuten. Emaitza zoragarria izan da!!!!!

Ikusi eta entzun grabazioaren bideoa eta gure soinu bandaren abestia!!

15/01/2020

IPUIN KONTALARIA

Aurreko astean bisita berezi bat izan genuen Haur Hezkuntzako geletan, Ane Gebara ipuin kontalaria etorri zitzaigun bere maleta hartuta. Anek, Noskik espaziora egingo duen bidaian murgiltzen lagundu gintuen. Putz eta putz egin genuen ilargiko argia pizteko eta Untxia bere imajinazioaz baliatuz kaxa batetik espazioa suziri bat sortzen ikusi genuen.

16/01/2020

HITZALDIA 'ESKOLATIK ESPAZIORA, ZERGATIK? SamanieGORA GOAZ! MISIOA' TITULUAREKIN

12tan Artium museoan.

Hitzaldiaren hizlariak hauek dira:

Onintze Salazar (Euskalmet)

Alex Escartín (BAE)

Eneko Axpe (NASA-AMES)

07/01/20

NASAREN LANGILE BAT ELKARRIZKETA BAT EGIN DUGU

2019ko urtarrilaren 7an, oporretatik bueltatu ginen Samiego eskolara. Elkarrizketa bat egin behar genuen, Arham, Jamiel eta hirurok, NASAko langile EUSKALDUN bati. Langile hori, Eneko Axpe da. Nasako langilea eta musikari!!! Rapeatzen du eta jadanik disko bat atera du.

17:30etan elkarrizketatu genuen baina, berarentzat goizeko 8:30ak ziren zeren, Eneko Kalifornian bizi da. Experientzia nahiko bitxia izan zen zeren ez genuen espero inoiz nire bizitzan NASAko langile batekin hitz egitea baina, egin genuen eta pentsatu dugun baina askoz desberdinagoa izan zen.

12/12/2019

MISIOAREN LOGOA

Behin DBHko Plastika irakasgaian ideiak jaso eta gero eta Zientzia Tailerreko ekipoak logoaren elementuak eta forma aukeratu eta gero, DBH 4. mailako ikasle bat, Pablo Cordovez ausartu da bere logoa ordenagailuaren bitartez diseinatzeko. INKSCAPE programa erabiliz ondoko logoa sortu du, gure misioaren logoa izango dena!


12/12/2019

GPS TAILERRA

Gaur Bizkaiko Astronomi Elkartetik Alex etorri da gurera gure misioaren atal garrantzitsu bat azaltzera: globo meteorologikoaren GPS jarraipen sistema. Irrati uhinen oinarri fisikoen inguruan azalpentxo bat emateaz aparte, GPS sistemen nondik norakoak azaldu dizkigu. Bizkaiko Astronomi Elkarteak irrati uhinen APRS kodean oinarrituta globoaren jarraipen sistema diseinatuko du eta gure laguntza izango dute behar duten guztian!


03/12/2019

NOSKIREN ENERGIA

Atzo euskararen eguna izan zenez, aurreko astetik hasita tailer eta jarduera desberdinak egin ditugu Haur Hezkuntzan. Haurrei azaldu diegu Noskik energia asko behar duela bere misiorako eta guk euskaraz hitz egiten badugu energia asko izango duela.

21/11/2019

SamanieGORA GOAZ! MISIOA

Jadanik aukeratu dugu zer izen izango duen gure misioa. Aukera desberdinen artean, Zientzia Tailerrean ikastetxeko langile batek egindako proposamena aukeratu dugu bozkaketa baten bitartez: 'SamanieGORA GOAZ! Misioa'

Orain misioaren logoa diseinatzera goaz. DBH 2 eta DBH 3ko ikasleek plastikan proposatutako diseinuetatik atera ditugu ideiak. Bertan misioaren izena, NOSKI, globo bat, Lurra edo hodeiak eta Samaniego ikastetxeko logoa agertzea erabaki dugu guztien artean. Espero dugu laister izatea logoa gure artean!

14/11/2019

NOSKI ESPAZIORA BIDALTZERA GOAZ!!!

Gure misioa globo meteorologiko bat estratosferara bidaltzea da atmosferaren informazio zientifikoa jasotzeko. DBHko ikasleak globo meteorologikoa diseinatzen ari diren bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasleek aurkeratu berri dute nork gidatuko duen gure globo meteorologikoa: NOSKI.

NOSKI gure ikasleen artean euskeraren erabilpena zabaltzen duen superheroia da. Denon Eskolak Arabako ikastetxeetan euskera bultzatzeko sortu zuen maskota da. Abenduaren 3an, euskeraren egunean, gure eskolara hurbiltzen da eta aurten gure misioaren zaindaria izendatuko dugu. NOSKI espaziora bidaltzera goaz!!

25/10/2019

IGELDOKO ESTAZIO METEOROLOGIKOA BISITATU GENUEN

1924. urtetik Igeldon datu meteorologikoak jasotzen dituen estazio meteorologikoa bisitatu genuen. Bere garrantzia ez datorkio bakarrik iragarpen meteorologikoak eraikitzeko egunero baliatzen dituzten neurketak; Igeldoko Estazio Meteorologikoak aldaketa klimatikoa ikertzeko metodologia eta neurgailu berdinekin ia ehun urteko datu seriea erakitzen ari da.

Bertan erabiltzen dituzten neurgailuak erakutsi zizkiguten (publiometro, anemometro, barometro,...).

Fenologia zientziak erakusten digun klima aldaketaren adierazleak zuhaitz desberdinetan aztertu genituen.

Era berean, Felisa Martin Bravo zientzilari donostiarraren bizitza aurkeztu ziguten. Felisa Martin Bravo Fisikako doktoregoa burutu zuen lehengo emakumeaz izateaz aparte, Igeldoko Estazio Meteorologikoan lan egin zuen emakume aintzindari eta bakarrenetakoa izan zen.

03/10/19

ZIENTZIA TAILERRAREN HASIERA: ARDUNIOREN ROBOTIKA DESKUBRITZERA GOAZ

Aurtengo misioan datuak jasotzeko estazio meteorologikoa diseinatzera goaz. Horretarako Arduinoren robotika saioak hasi gara. LED bat piztu eta itzali, sentsoreekin datuak jaso pantailan,....Arduino plaka baten bitartez robotikak eskeintzen dizkigun aurkera paregabeekin jolasten ikasiko dugu.