Familiaren erronka hau proposatzen dizuegu egun hauek arintzen saiatzeko eta, aldi berean, etxean elikadura-ohitura osasungarriak praktikatzeko. Zuen plater eta errezeten argazkiak bidali ditzakezue info@alimentacionsaludable.eus helbidera, argitara ditzagun.
Egun hauek arintzen saiatzeko eta aldi berean, etxean elikadura-ohitura osasungarriak lantzeko, familia osoarentzat hurrengo erronka proposatzen dizuegu: Sasoiko frutekin sukaldaritza familia artean.
Hilero, sasoiko fruta bat proposatuko dizuegu eta harekin errezeta ezberdinak prestatzera animatzen zaituztegu. Apirilerako fruta MARRUBIA izango da.
Marrubiekin errezeta ezberdinak prestatzera eta zuen platerren argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu. Bidalitako argazkiak blog-an argitaratuko ditugu pertsona gehiago #ErronkaOsasuntsu honetan parte-hartzera anima daitezen. Argazkiak info@alimentacionsaludable.eus helbidera bidali ditzakezue, nondik bidaltzen duzun, zenbat urte dituen sukaldariak eta zein den egin duzuen platerra adierazten.
Zer sukaldatu dezakegu marrubiekin?
Marrubiak modu askotan erabili ditzakegu; gosaltzeko, hamaiketakoan, postrean edo askaltzeko jateaz gain, entsalada edo gazpatxoa bezalako plater hotzetan ere erabili ditzakegu.
Jarraian, Leioako Ostalaritza Eskolak iradokitako Marrubi-gazpatxo errezeta duzue. Sasoiko elikagaiekin egindako errezeta gehiago aurki ditzakezue Sasoiko fruta eta barazkien egutegi multikanala lantaldeak egindako fitxa bilduman.
Marrubi-gazpatxoa
Osagaiak:
Prestaketa:
Azken ukitua: Marrubi eta ogi xigortu zatitxo batzuekin apain daiteke, baita tipulina, marrubi xafla eta errefautxo kimu batekin ere.